Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaldia 2013 Bilbon: Udaberriaren kontsakrazioa eta konstelazioak

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldia 2013 Bilbon: Udaberriaren kontsakrazioa eta konstelazioak

2013/10/08 11:18

Nijisnkiren ballet berri baterako sortu zuen Igor Stravinskik duela 100 urte Udaberriaren Kontsakrazioa partitura. Frantziako ARTE telebista katearentzat egindako grabazio berezia eskainiko da Dantzaldia jaialdian. Mariinsky Antzokiko Balletak ballet beraren bi bertsio desberdin dantzatzen ditu grabazio honetan. Batetik, Vataslav Nijinskiren jatorrizko koreografia, ahalik eta modurik fidelenean eginda, eszenografiako elementuak eta jantziak barne. Bestetik, bertsio garaikideaga bat, Sasha Waltzek egindakoa. Bideo-emanaldien ondoren, Olivier Dubois-ek Pret a baiser performancea egingo du, Igor Stravinskiren Le Sacre du Printemps-etik abiatuta.

Urriak 11, ostirala
Bilbo, Alhondiga
19:00etan Stravinskiren “Udaberriaren Kontsakrazioan” oinarritutako dantza-piezei eskainitako bideoemanaldia.
20:30ean Olivier Dubois-en "Pret a baiser" performancea.

Urriak 13, igandea
Bilbo, Euskalduna Jauregia
19:00etan Aracaladanza: Constelaciones

Urriak 16, asteazkena
Bilbo, Euskalduna Jauregia
19:00etan Compañia Nacional de Danza: For now, in liquid days

Informazioa: Dantzaldia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.