Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Iruretagoiena bere dantza ibilbideaz, Zuberoako dantzen historiaz eta dantzaz oro har

Dokumentuaren akzioak

Jon Iruretagoiena bere dantza ibilbideaz, Zuberoako dantzen historiaz eta dantzaz oro har

2013/10/02 10:01
Jon Iruretagoiena bere dantza ibilbideaz, Zuberoako dantzen historiaz eta dantzaz oro har

Jon Iruretagoiena. Argazkiak: EKE.org

Biarritzeko dantza Maitaldian, Zuberoako dantzen teknikaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Jon Iruretagoienak, eta horren harira egin dio elkarrizketa Xan Airek. Aitarekin dantzaren munduan murgiltzeak izandako eragina, dantzan buru-belarri aritzeko hautua eta Maritzuli konpainiarekin egindako lanak ditu hizpide.

Zuberoako dantza teknika berezia noiz, nondik eta nola iritsi zen azaldu zuen hitzaldia, eta ikerketa horren nondik norakoak aipatzen ditu elkarrizketan. Besteak beste armadak izandako garrantzia azaltzen du Iruretagoienak: "gaur egun zaila zaigu irudikatzea dantza irakasten zela armadan. Baina bortz edo zortzi urtez egoten ziren garai batean, eta bazuten maisu ateratzeko aukera. Harrigarria ere bada dantza-maisu horien familiak ez jakitea, gaur egun, beren arbasoak nor izan diren, armadan ikasi dutela dantza-teknika zorrotz ikusgarri bat, eta horrek eragina ukan duela gaurko teknikan."

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.