Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Cendrillon, Malandain Ballet Biarritz entsegu irekian

Cendrillon, Malandain Ballet Biarritz entsegu irekian

BalletT 2013/11/05 14:59

Ballet T programaren baitan eta 2007tik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiareki duen elkarlanarekin, Konpainiak Thierry Malandainen azken lanaren inguruan entsegu irekia proposatzen du. Thierry Malandain unibertsoa ezagutzeko aukera izango dugu. Ikuskizunaren zenbait zatien aurkezpena eta gero ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

Bizkaian Emakumeak Dantzari jaialdia Durangon

Bizkaian Emakumeak Dantzari jaialdia Durangon

Dantzan 2013/11/05 11:53

Emakumeek dantzan izandako parte hartzea eta protagonismoa aldarrikatu eta indartzeko jaialdia antolatu dute Durangon Tronperri eta Txoritxu-Alai dantza taldeek. Emakumeak, bai dantzan eta bai gizartean oro har, baztertuak izan direla salatu, eta gaur egun festan parte hartzeko eskubideak errespetatzea eskatzen dute ekitaldi honen bidez.

Gehiago irakurri

Irakasleak euskal dantzetara hurbiltzeko topaketak Biarritzen

Irakasleak euskal dantzetara hurbiltzeko topaketak Biarritzen

Dantzan 2013/11/04 09:57

Hezkuntza orokorreko irakasleei zuzenduta antolatu da "Euskal dantzen eguna" izeneko bigarren topaketa hau. Datorren azaroaren 6an, Biarritzen egingo da, eta bertan, eskoletako irakasleei euskal dantzak hurbiltzeko saioa egingo da. Euskal Kultur Erakundeak, Bordeleko Akademiako errektoretzak eta Pirino-Atlantikoko hezkuntza erakundeek antolatu dute jardunaldia Maurice Ravel Kontserbatorioa, Malandain Ballet Biarritz, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Biarritzeko mediatekaren laguntzarekin.

Gehiago irakurri

Abian da DantzaBiz, Bizkaiko Dantza Etxea

Abian da DantzaBiz, Bizkaiko Dantza Etxea

Dantzan 2013/10/31 15:05

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez sortu da Bilbon DantzaBiz, Bizkaiko Dantza Etxea. Dantzaren alorreko eragile eta ekimen desberdinen koordinazio eta lankidetzan aritzeko sortu da, eta dantzaren alorrean informazioa, orientazioa, formazioa, sentsibilizazio, difusioa, dokumentazioa, babesa eta irisgarritasuna eskaintzea du helburu. Zenbait ikastaro antolatu ditu datozen asteetarako.

Gehiago irakurri

XIXX Folklore jardunaldiak: Nafarroako dantza tradizionalaren atlasa

XIXX Folklore jardunaldiak: Nafarroako dantza tradizionalaren atlasa

Ortzadar euskal folklore elkarteak eta NUPeko Nafarroako ondare ez-materialaren artxiboak XIXX Folklore jardunaldiak antolatu dituzte, "Nafarroako dantzen atlasa" izenburuarekin. Hona hemen egitaraua:

Gehiago irakurri

Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historiaz hitzaldi-dantzatua

Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historiaz hitzaldi-dantzatua

Dantzan 2013/10/31 09:59

Zuberoako dantzen eta urratsen jatorriaz arituko da Jon Iruretagoiena Dantzan Ikasi formazio programan azaroaren 16an burutuko den saioan. Hitzaldi-dantzatua izango da, alegia, hitzez kontatu eta dantzaren bidez irudikatuko ditu Maritzuli konpainiako dantza irakasleak maskaradetako dantzen inguruko historia xehetasunak.

Gehiago irakurri

Xut-en musika sarean entzun eta erosteko aukera dago

Xut-en musika sarean entzun eta erosteko aukera dago

Dantzan 2013/10/30 11:02

Dantzarako musika eginez lan ederrak egin dituen Xut taldeak, bere musika lan guztiak sarean jarri ditu, mundu osoan deskargatu eta entzuteko plataformetan. Roberto Antzano, Xut-en bultzatzaileak jakinarazi duenez, "kostata baina" Xut-en musika guztiak Spotyfin, iTunesen, Raphsodyn eta abarreko enpresetan zintzilikatuak daude dagoeneko.

Gehiago irakurri

Jota (etabar) Katalunian: Azaroak 9-10 Zarautzen

Jota (etabar) Katalunian: Azaroak 9-10 Zarautzen

Aiko Taldea 2013/10/28 10:10

Ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den asteburu bat. Lehenengoa azaroaren 9 eta 10ean izango da Zarautzen eta datorren urteko otsailean eta maiatzen izango dira hurrengo biak aurrerago zehaztuko ditugun herrietan.

Gehiago irakurri

XLVII. Umeen Euskal Jaia  Durangon

XLVII. Umeen Euskal Jaia Durangon

Tronperri Taldea 2013/10/24 10:45

Datorren igandean, urriak 27an, Umeen Euskal Jaia ospatuko da Durangon, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Partaidetza ugaria izango da aurten ere: 450 ume eta gazte elkartuko dira Durangaldeko hiriburuan, herriko sanfaustoko jaiei bukaera emanez.

Gehiago irakurri

Hamabost minutuko txalo zaparrada Euskaldunak eta dantza 9. galan

Hamabost minutuko txalo zaparrada Euskaldunak eta dantza 9. galan

Iratxe de Arantzibia 2013/10/24 10:15

Euskalduna Jauregiak Euskaldunak eta dantza 9. jaialdia hartu zuen joandako ostiral gauez, urriak 18. Andoni Arestik zuzendua, 1.600 pertsona batu ziren bertan Euskadiko dantza ikuskizun eder honetaz gozatzeko.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak