Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hamabost minutuko txalo zaparrada Euskaldunak eta dantza 9. galan

Dokumentuaren akzioak

Hamabost minutuko txalo zaparrada Euskaldunak eta dantza 9. galan

Hamabost minutuko txalo zaparrada Euskaldunak eta dantza 9. galan

Lucia Lacarra eta We Are Standard, 1.600 ikusle batu zituen ikuskizunaren erakargarri nagusiak.

"Xalbadorren heriotza"ren ostean,  Aukeran Dantza Konpainiak interpretatutako euskal dantzetako tradiziozko agurraren ikuspegi garaikidea, Paula Garcíak (14 urte), Dantzari Gazteen 7. Bilbo Sariaren  irabazleak (2012), "Doña Franziskitaren Fandangoa" piezari aurre egin zion. Bikain erabat, ahate bihurtutako printzesa Odetten azalean sartuta, Municheko Balleteko Operako Dantzari Nagusi den Lucia Lakarraren lehen agerraldiak publikoa liluratu zuen. Bere senar Marlon Dinorekin batera, Dantzari Nagusi hau ere Munichen, artista gipuzkoarrak maisuki erakutsi zuen "Zisne zuriaren" bitarako pausoa: arin, liriko, eta  lerro dotoredun, balleteko errepertorio garbi eta sofistikatueneko piezan.

We Are Standarden txanda iritsi zen, ikuskizunaren beste erakargarri nagusia. Lehen agerraldian, talde bizkaitarrak "Something bigger" jo zuen, "Day" (2013) diskoko abestia, eta honen koreografia Mundu Latindar Profesionaleko Azpitxapeldun diren Beatriz Perez eta Roberto Hernandez bikotearen eskutik joan zen. Aukeran konpainia gipuzkoarrak "Geltokian suite", datorren bere estreinaldiko zati bat eskaini zuen, tren geltoki baten inguruko nahitaezko topaketa eta agurren gainean. Lucia Lakarra eta Marlon Dinoren bigarren parte hartzeak beren alderdi neoklasikoa erakutsi zuen "Light Rain"ekin; ekialdeko usaindun Gerald Arpinoren koreografia, estilo akrobatiko eta mugimendu limurtzaileduna. Kalakan iparraldeko taldearen musika agertokiaz jabetu zen "Aldapeko sagarraren" kantu ezagunaren bertsioarekin, sustrai euskaldun eta espainoleko dantzen arteko nahastean eta Aresti-Martin Dantza Taldeak dantzatua.

Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdia - parte hartzaile guztiak
Euskaldunak eta Dantza 9. jaialdiko parte hartzaile guztiak. Argazkia: Iratxe de Arantzibia

Gasteizko "Jose Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioko 25. Urteurrenerako sortua, "Zure barnean" lana lau koadro eszeniko ederren gainean eraikitzen da, eta, Jon Ugarrizak egindako koreografia hau, kontserbatorio bereko Tailerrak eskeini zuen. We Are Standardeko kideek hartu zuten lekukoa “7.45 bring me back home” -Edu Muruamendiarazen koreografiaz, Aukeranek emana- eta "Love me" lanekin, "Great State" (2011) bildumatik ateratako abestiak. Eta gaueko sorpresa iritsi zen. Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultura Ahaldunak, ABBE 2013 Saria Adolfo Yebra harritu bati eman zion, "Euskaldunak eta dantza" Gala eta Elkartearen funtzionamendua oro har ahalbidetu dituzten bere aritze altruista, emate gogotsua eta lan eskuzabalarengatik. Urrezko orratza Lucia Lakarra eta Marlon Dinoren eskutik iritsi zen "Kamelien Dama"ren bitarako pausoarekin, John Neumeierren koreografiarekin, gipuzkoarrari berriki San Petersburgoko "Dance Open" Jaialdiko Sari Nagusia irabazteko balio izan zion amoranteen azken topaketako antzezlan lazgarria. Hara hurbildutako ikusle ugariak hamabost minutuko txalo zaparrada beroa oparitu zion "Euskaldunak eta dantza" 9. galari.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.