Dokumentuaren akzioak
Jota (etabar) Katalunian: Azaroak 9-10 Zarautzen
Ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den asteburu bat. Lehenengoa azaroaren 9 eta 10ean izango da Zarautzen eta datorren urteko otsailean eta maiatzen izango dira hurrengo biak aurrerago zehaztuko ditugun herrietan.
“Dantzaldi weekend” horien asmoa argia da: estilo tradizionalean dantzan ibiltzearen ariketa osasungarria egin nahi duten pertsona guztiak biltzea larunbateko arratsalde-gauan eta igande goizean. Parte-hartzaileek aukera izango dute antolatuko ditugun ikastaro, tailer, hitzaldi eta dantzaldietara joateko; horietan, AIKO-ko dantza eta musika maisuez gain, abagune bakoitzerako gonbidatuko ditugun espezialista ezberdinek ere hartuko dute parte.
Horrela, azaroaren 9 eta 10eko astebururako Katuniako “A tempo” taldekoak datozkigu bertoko dantzamoldeak gurekin lantzera. Aiko eta A tempo taldeak gauza asko partekatzen ditugu, baina batez ere, tradiziozko jotaren inguruan eta alde egiten dugun lana; eta hori izango da asteburuko abiapuntua beste dantza batzuk ere lantzeko asmoarekin (ball pla, ball rodó, etabar).
A tempo:
- Francesc Tomás Aymerich “Panxito”, musikaria, konposatzailea, ikerlaria eta musika maisua.
- Lídia de Mena Arch, dantza irakaslea eta koreografoa.
- Joan Munté Domènech, dantzaria eta dantza maisua.
Azaroak 9 larunbata
17:00 Harrera eta ikastaroaren hasiera
Afaria, eta afalondoan dantzaldia
Azaroak 10 igandea
10:00 Ikastaroa
Bazkaria eta agurra!
Informazioa: Dantza asteburuak. Jotak (etabar) Catalunyan (Aiko taldea)
Dokumentuaren akzioak