Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak XIXX Folklore jardunaldiak: Nafarroako dantza tradizionalaren atlasa

Dokumentuaren akzioak

XIXX Folklore jardunaldiak: Nafarroako dantza tradizionalaren atlasa

Aurten hiru ekitaldi mota antolatu dira:

  • Jarduera zientifikoa, azaroaren 6an, asteazkena (17:00etatik 21:00etara), Ada Byron aretoa. Arteak eraikina, sotoa.
  • Hitzaldi irekiak euskaraz, azaroaren 8 eta 15 ean, ostiralak, 20:00etan Ortzadar Elkarteko egoitzan (Deskalzos kalea 65, behera), Ane Albisuren eskutik. Ostirala 8an "Gure ospakizunaretako jantziak azken 100 urteotan. Atontzearen garrantzia", ostirala 15 an "Gure tradiziozko jantziak"
  • Kontzertu eta emanaldien zikloa (urrian-azaroan-abenduan)


JARDUNALDI ZIENTIFIKOA - 
UNESCOren Ondare Kultural Ez-materialaren Konbentzioaren X. urteurrena

  • Data: azaroaren 6a, asteazkena
  • Ordua: 17:00etatik 21:00etara
  • Lekua: Ada Byron aretoa. Arteak eraikina, sotoa.

Egitaraua

Atariko musikala ORTZADAR taldearen eskutik: bertaratuei harrera

Jardunaldien aurkezpena.

  • Francisco Javier Zulaica, UNESCO Nafarroa
  • Joseba Ozkoidi, Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
  • Patxi Salaberri, Artxiboaren zuzendari orokorra (NUP)

1.- Lehen zatia. "Nafarroako dantza tradizionalaren atlasa" proiektuaren aurkezpena.

  • Aurkezpena: Alfredo Asiáin, Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboko zuzendari teknikoa (NUP)
  • Karlos Irujo, Ortzadarreko kidea, ikertzailea eta NUPeko irakaslea: "Dantza tradizionalaren atlasaren proiektua" 
  • Dinamika partehartzailea: proiekturako proposamenak (galdetegi labur batetik abiatuta) 
  • Saio irekia: dantza tradizionalaren egoera 

Saioaren helburuak: proiektuaren aurkezpena; hori hobetzeko proposamenak; Nafarroako dantza tradizionalaren egoeraren diagnosia eta lehentasunak.

Atsedenaldia: kafea.

2.- Bigarren zatia. Nafarroako dantza tradizionalaren identifikazioa, dokumentazioa eta ikerketa.

  • Alfredo Asiáin, Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboko zuzendari teknikoa: "Lan kolaboratzailea sarean: dantza tradizionalaren agenteen sarea Nafarroan"
  • Susana Irigaray, Julio Caro Baroja museo etnologikoaren zuzendaria: "Ondare Kultural Ez-materialaren Babeserako Plan Nazionalaren inbentario-fitxa orokorra" 
  • Mikel Aranburu, dantza tradizionalaren ikertzailea: "Dantza tradizionala: dimentsio ez-materiala eta horri lotutako kultura materiala. Testuinguru, elementu, prozesu, informatzaile, beharrezko dokumentazio eta besteren identifikazioa" 
  • Iosu Royo, Nafarroako Dantzarien Biltzarraren Koordinatzailea: "Dantza tradizionalaren identifikazioa eta dokumentazioa Nafarroan: boluntariotza"
  • Inteligentzia kolektiboaren dinamika: dantza tradizionalari lotutako testuinguruak, elementuak, prozesuak, eta beste zehazten dituen dokumentua banatuko da, Plan Nazionalaren Fitxan txertatzeko, PCI-ren eremuen arabera.
  • Saio irekia eta mahai-ingurua: Nola dokumentatu eta ikertu dantza tradizionala Nafarroan? 

Saioaren helburuak: testuinguruen eta agerpenen identifikazioa; dantza tradizionalaren agenteen errolda (dantzariak, musikariak, informatzaileak...); dantzari atxikitako kultura materialaren agenteen errolda (janzkera, osagarriak...); dantza tradizionalaren ikertzaileen errolda (aktiboan); dantzaren ikerketarako dokumentazioa (iturriak, oinarriak...), eta abar.

Atsedenaldia.

3.- Hirugarren atala. Ondarearen aldeko hezkuntza: dantza tradizionalaren didaktika.

  • Aurkezpena: Ekaitz Santazilia, musikaria, ikertzailea eta NUPeko irakaslea
  • Nerea Muruamendiaraz, dantza tradizionalaren didaktikaren ikertzailea eta musika irakaslea Lehen Hezkuntzan (NUPeko irakasle ohia): "Dantza tradizionalaren didaktika: irakaskuntza formala edo kurrikularra" 
  • Peio Otano, dantzarien hezitzaile eta musika irakasle: "Dantza tradizionalaren transmisioa horizontala" 
  • Talde-dinamika: Nola diseinatu dantza tradizionalaren didaktika formala?
  • Ideien bateratzea 

Saioaren helburuak: dantza formalaren irakaskuntzarako unitate didaktikoen diseinurako egin beharreko ildo nagusiak finkatu.

Atsedenaldia.

4.- Laugarren atala. Behin-behineko ondorioak (idatziz jarriko dira eta agente zein bertaratuei helaraziko) eta dantzaren aldeko manifestuaren zirriborroa aurkeztuko da.

  • Mikel Lasarte, Ortzadar Euskal Folklore Taldea
  • Alfredo Asiáin, Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboko zuzendari teknikoa


2.-DIBULGAZIOZKO HITZALDIA (Euskaraz)

Bi Hitzaldi irekiak 20:00etan Ortzadar Elkarteko egoitzan (Deskalzos kalea 65, behera), Ane Albisuren eskutik

  • Azaroaren 8an ostiralean- "Gure festerakao jantziak azken 100 urte hauetan. Atontzearen garrantzia"
  • Azaroaren 15an ostiralean - "Gure tradiziozko jantziak"

3.-KONTZERTU ETA EMANALDIEN ZIKLOA

  • Urriaren 19an, larunbata (20:00tan) Fernando Barroso eta Luis Peixoto Atarrabiako kultur etxean. (5 euro)
  • Azaroaren 10ean, igandea (20:00tan) Garaztarrak taldearen "Kontrapas" ikuskizuna Barañaingo auditorioan. (10 euro aurretik, 12 euro egun batean)
  • Azaroaren 17an, igandea (20:00tan) Alurr taldearen "Izanak dirau, 1512" ikuskizuna Barañaingo auditorioan. (10 euro aurretik, 12 euro egun batean)
  • Abenduaren 15ean, igandea (20:00tan) Ortzadar taldearen "... librea ninçana" ikuskizuna Barañaingo auditorioan. (10 euro aurretik, 12 euro egun batean)


Informazioa: XIXX Folklore jardunaldiak - "Nafarroako dantza tradizionalaren atlasa" (Ortzadar)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.