Dokumentuaren akzioak
XLVII. Umeen Euskal Jaia Durangon
Urtero bezala, Durangoko jaiei bukaera emateko, Umeen Euskal Jaia ospatuko da. Aurtengoa, 47. edizioa izango da eta bertan 450 dantzari inguru elkartuko dira eta beste 70 arduradun. Eguerdiko 12etan kalejira izango da Durangoko kaleetatik zehar eta arratsadeko 5etan alardea hasiko da.Talde gehienak Durangaldekoak dira, baina badaude ere urrutitik datozen gonbidatuak. Hauxe da taldeen zerrenda:
- Tronperri eta Txoritxu Alai, Durangotik.
- Talde Batuak eta Iluntze, Abadiñotik.
- Iremiñe eta San Lorentzo, Berriztik.
- Andasto, Atxondotik.
- Besaide, Elorriotik.
- Txindurri, Ermuatik.
- Udabarri, Zornotzatik.
- Salleko, Sestaotik.
- Adurtza, Gasteiztik.
- Urki, Andoaindik.
- Korosti, Legazpitik.
Egitaraua hauxe izango da:
- Mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongilo.
- Neskak: Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
- Ume txikiak: San Petrike, Txulalai eta Zapatain dantza.
- Denak: Fandangoa eta Arin-arina.
Antolatzaileentzat oso garrantzitsua da ekintza hau ospatzea, zeren beraien asmoa umeak eta gazteak euskal dantzak ezagutu eta maitatzen ikastea bait da.
Dokumentuaren akzioak