Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Maritzulik eta Erro Bat-ek eskuratu dituzte Ekimen 2013 sariak
Euskal Kultura babesten duen Herriarteko Sindikatuak Ekimen izeneko sariak ematen ditu urtero. Aurtengo hiru sarietan, lehen biak dantzako ekimenak izan dira: Maritzuli konpainiaren "San Martineko ezpata-dantza" eta Erro bat taldearen "Ekhikume". Hirugarren saria Ama-2 antzerki taldeak eskuratu du.
Abenduaren 3a, ospakizunerako eta aldarrikapenerako eguna
Minusbaliotasunaren eta Euskararen nazioarteko egunek bat egiten dutela kontuan hartuta, bi ospakizunak batzen dituen oroimen ekitaldia proposatu du Verdini Dantza Taldeak. Psikodantzan (adimen minusbaliotasuna eta dantza garaikidea batzen dituen modalitatea) Euskadin aitzindaria den taldea eta euskara sustatzen duen elkartea izanik, Verdinik bere proiektua osatzen duten alor desberdinak batu nahi ditu ekitaldi batean, dantzaren adierazpen artistikoarekiko gizarte sentsibilitatea, eta euskal kulturaren sustapen eta hezkuntzan egindako lanaren emaitza bikaina.
Soken dantza: gitarraren doinuaz dantzan
Alvaro Garciak gitarrekin (klasikoa, akustiko eta elektrikoa) dantzarako egindako musika jasotzen du Aiko taldearen disko berriak: Soken dantza. Zenbait doinu herrikoiak badira ere, aire gehienak Alvaro Garcia berak idatzitakoak dira. Abenduaren 14an, Durangoko Plateruenan egingo den Gabonetako dantza-bazkarian egingo da CD berriaren aurkezpena.
SOS deia Jose Uruñuela Dantza Kontserbatoriotik
Gasteizko José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa ixteko arriskuan dago Gasteizko Udaleko gobernu taldeak zerga ordenantzaren egindako proposamena dela eta. Proposamen horretan Ikasketa Profesionaletako tasetan %525eko igoera proposatzen du, hau da, hilabetero 120eurotik 630 euro ordaintzera pasako ginela.
Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariketa
Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) Dantzari Gazteen Bilbo Sariaren 8. ekitaldia antolatu du, eta datorren abenduaren 7an jokatuko da, arratsaldeko 19:30ean Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan. Lehiaketa honen antolaketaren helburuak disziplina artisko honen irakaskuntzari babesa eskaintzea, dantzari-gai berriak aurkitzea, dantzarekiko maitasuna sustatzea, eta dantza eskolen artean komunikazio sare bat hedatzea dira. Lehiaketa dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainarreko 13 eta 16 urte bitarteko dantzarientzat irekita dago.
Herrien Arteko XVII. Folklore Jaialdia Barakaldon
Ibarra-kaldu Elkarteak hamazazpigarren aldiz antolatu du HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIA, Barakaldoko Udala babesle izanik, eta Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao laguntzaile direlarik. Abenduaren 6, 7 eta 8an izango da jaialdia, Barakaldo Antzokian lehen bi egunetan, eta Abantoko Las Carreras herrian hirugarren egunean, bertako pilotalekuan, hain zuzen ere.
Lizarrerriko Folklore eta Dantza Jardunaldiak
Lizarra eta merindadeko folklorearen ezagutza zabaltzeko, Folklore eta Dantza Jardunaldiak antolatu dituzte Lizarran Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Eusko Ikaskuntzak eta Lizarrako Udalak. David Mariezkurrena, Karlos Irujo eta Mikel Aranburu izango dira hizlari, gaur, azaroak 26 hasi eta etzi, azaroak 28an bukatuko diren jardunaldietan. Hona programa:
Bizkaiko Foru Aldundiko bekadunen dantza emanaldia
Diputazioaren bekekin nazioartean dantza ikasketak burutzen ari diren ikasleak elkartu eta dantzan jarriko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Anne Barrio, Nerea Barrondo, Sara Etxebarri, Ines Perez, Uxue San Juan eta Marta Rueda dira sei bekadunak, eta emanaldi berean, Royal Ballet-eko bakarlaria den Itziar Mendizabal arituko da Edward Watson-ekin batera. Abenduaren 27an, Bilboko Euskalduna jauregian izango da jaialdia.
Haritz dantzari taldearen 40. urteurrena ospatzeko dantza jaialdia Elgoibarren
Portugaleteko Elai Alai, Galdakaoko Andra Mari, Iruñeko Duguna, Donostiako Argia, Debako Gure Kai eta Eibarko Kezka dantza taldeek parte hartuko dut bihar, larunbata, azaroak 23, Elgoibarren ospatuko den dantza jaialdian. Elgoibarko Haritz EDTk 40 urte betetzen dituela ospatzeko antolatu du jaialdia.
USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!
Ez daukagu batere komisiorik denda honekin, hori argi gera dadila. Besterik gabe grazia egin digute USB Dantzari izenekoek. Enpresa nongoa ote den ere ez dakigu, baina bitxia iruditu zaigu pendrive edo USB memoriak saltzeko prestatu dituzten irudien artean euskal dantzariak ere erabili izana. Hemen dituzue ba, USB Dantzari neska eta USB Dantzari mutila, 8 Gb-eko memoria dantzariak. Saltzeko orduan akordatzen dira ba dantzariokin!
Dokumentuaren akzioak


