Dokumentuaren akzioak
Maritzulik eta Erro Bat-ek eskuratu dituzte Ekimen 2013 sariak
Pasa den azaroaren 30ean banatu dira Ekimen sariak. Guztira 12 proposamen aurkeztu dira eta horien artean hiru ekimen saritu ditu epai-mahaiak. 2007an sortu zen sari hau, eta Ipar Euskal Herrian, euskara eta euskal kulturaren alorrean ekimena eta izpiritu sortzailea sustatu nahi ditu. Zenbait herritako hautetsiek, Jean Rene Etxegarai Herriarteko sindikatuaren lehendakariak eta Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundearen zuzendariak osatu dute epai-mahaia.
Dantza eta antzerki ikuskizun egitasmoak dira saritutako lanak, eta beraz, jasotako diru poltsekin (9.000 € guztira, 5.000 € lehen sariak, 3.000 € bigarrenak eta 1.000 € hirugarrenak) 2014. urtean proiektu horiek martxan jartzeko aukera izango dute sarituek. Honako hauek dira Ekimen 2013 sariak eskuratu dituzten hiru proiektuak:
- 1. saria: Maritzuli Konpainia: "San Martineko ezpata dantza"
- 2. saria: Erro Bat: "Ekhikume"
- 3. saria: Ama-2: "Amakiak" antzerki sorkuntza
Dokumentuaren akzioak