Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herrien Arteko XVII. Folklore Jaialdia Barakaldon

Dokumentuaren akzioak

Herrien Arteko XVII. Folklore Jaialdia Barakaldon

2013/11/27 09:24

Aurten gonbidatutako dantza-taldeak Frantziatik eta Aragoitik etorriko dira, Okzitaniako Tolosako “Le Quadrille Occitan” eta Zaragozako Bardenas herriko “Grupo de Jota Cinco Villas”, hurrenez hurren. Aragoiko taldea bigarrenez arituko da jaialdi honetan, lehenengo jaialdian bertan ere parte hartu baitzuen, eta abenduaren 7ko dantza-saioan ezezik, abenduaren 6ko musika-emanaldian ere izango da, eta haiekin batera arituko dira Euskal Herriko Triskele musika-taldea, irlandar kutsuko doinuak jorratzen, Kilika Bertsol Eskolako kideak, eta, Duo Deno Bikotea, Ibarra-Kaldu Elkarteko musikariekin bat eginda emanalditxo berezi bat prestatu baitute. Saio horretarako sarrera Lutxanako Dultzaineroak alaitzen ibiliko dira, 10. urteurrena ospatzen dabiltzalarik. Hirugarren eguneko saioan, Okzitaniako eta Aragoiko taldeekin batera, Las Carreras herriko Enarak dantza taldea arituko da, 35. urteurrena ospatzen baitabil.

Saio guztietarako sarrera doakoa izango da. Jaialdiaren lehen egunean, abenduak 6, ostirala, musika-emanaldia egingo da, Barakaldo Antzokian. Ekitaldia hasi aurretik, Lutxanako Dultzaineroak kalejiran ibiliko dira Antzokiaren inguruko kaleetan, 13:30ean hasita, kaleak girotzeko eta jendea erakartzeko. Antzokiko ekitaldian, 20:00etan, talde hauek hartuklo dute parte: “Triskele”, “Grupo de Jota Cinco Villas”, “Kilika Bertso Eskola” eta “Duo Deno Bikotea” “Ibarra-kaldu” elkarteko musikariekin batera.

Jaialdiaren bigarren eguna ere Barakaldo Antzokian izango da, abenduak 7, larunbata, 19:30ean, eta horretan dantza izango da protagonista. Emanaldian, “Le Quadrille Occitan” eta “Grupo de Jota Cinco Villas” taldeekin batera, “Ibarrakaldu Elkartea” talde antolatzaileak hartuko du parte. Eguraldia lagun, dantza-taldeek kalejiran ibiliko dira antzokiaren inguruko kaleetan, 19:00etan hasita.

Hirugarren egunean, urtero bezala, jaialdia Barakaldotik kanpora doa, beste herrietako folklorea zabaldu eta partekatzearren. Aurtengo emanaldia abenduaren 8an izango da, Abantoko Las Carreras herriko pilotalekuan, 12:30ean, bertako Enarak Dantza Taldearen 35. urteurrena ospatzearren. Talde horrekin batera arituko dira jaialdira etorritako Euskal Herritik kanpoko talde biak, hots, “Le Quadrille Occitan”, “Grupo de Jota Cinco Villas”.

 

Herrien Arteko XVII. Folklore Jaialdia

Egitaraua

Abenduak 6, ostirala

Lutxanako Dultzaineroen kalejira -19:30-

Musika emanaldia: Barakaldo Antzokia -20:00-

  • Kilika bertso-eskola
  • Triskele (Euskal Herria: musika zelta)
  • Grupo de Jota Cinco Villas (Zaragotza-Aragoi)
  • Duo Deno Bikotea eta Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria)

Abenduak 7, larunbata

Dantza-taldeen kalejira -19:30-

Dantza emanaldia: Barakaldo Antzokia -19:30-

  • Le Quadrille Occitan (Okzitania-Frantzia)
  • Grupo de Jota Cinco Villas (Zaragotza-Aragoi)
  • Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria)

Abenduak 8, igandea

Dantza emanaldia: Las Carreraseko pilotalekua (Abanto) -12:30-

  • Le Quadrille Occitan (Okzitania-Frantzia)
  • Grupo de Jota Cinco Villas (Zaragotza-Aragoi)
  • Enarak Dantza Taldea (Las Carreras – Euskal Herria)

 

Orain arteko 16 jaialdietan askotxo izan dira parte hartu duten taldeak euren herrietako folklorea erakusten, hala nola: "Excelsior" folklore taldea (Gijón), "Cinco Villas" jota-taldea (Bardena-Zaragotza), "Virgen de Gracia" folklore taldea (Puertollano-Ciudad Real), "El Castro" dantza-taldea (Ponferrada-León), "Carrascal" dantza-taldea (Alcoy-Alacant), "Esbart dansaire D'andorra La Vella" (Andorra), "Celme" folklore-elkartea (Pontevedra), "Taveiro" dantza-taldea (Portugal), "Kelc'h Keltieg Rostren" taldea (Bretainia), Cácereseko kantu eta dantza udal-taldea (Extremadura), "Terra de Sole" folklore-taldea (Italia), " Esbart San Martí" taldea (Katalunia), "Die Boose" folklore taldea (Belgika), "Escuderos de Arlanza" abesbatza eta dantzariak (Kantabria), "Es Penell" dantza-taldea (Menorca), "Oroval" folklore elkartea (Tenerife), "San Asensio" dantzari-taldea (Errioxa), Baza udalerriko dantza eta kantu taldea (Granada), "Xagardua" (Colunga-Asturias), "Catalmibre" (Coruña), "Nuestra Señora de la Alegría" (Monzón-Huesca), "Lous Crabots de Semisens" (Landak-Frantzia), "La Farandola" (Girona), Sa Colla Labritja (Eivissa) eta Grupo de Coros y Danzas de Becerril de la Sierra (Madril).

Musika emanaldietan, honako hauek izan dira parte hartzen: Barakaldoko Udal Musika Banda, Hala Dzipo Euskal Musika Eskola, Doces Lembranzas gaita-taldea (Barakaldoko Galizia Etxea), Bizkaiko Gaiteroak taldea, Laguntasuna Fanfarrea, Xabier Amuritza eta Jokin Castaños (HASI Bertso Eskola) bertsolariak, Zugarramurdi Txalaparta Taldea, Aspaldiko Txistulariak, Elai Alai taldeko Gaiteroak, Eusko Lorak Musika Taldea, Jirabiraka, Los Desmonicaires, Folketan, Tirauki, Ruaille-Buaille, Adarrots, Kilika Bertso Eskola eta Duo Deno Bikotea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.