USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!

2013/11/20
USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!

Irudiekin batera USB dantzariak saltzeko jarri duten testuak honela dio: "Dantzari, euskal dantza tradizionalen pendrive graziosoa. USB memoria polit honek txistuaren doinura egiten du dantzan. Neska eta mutilaren artean aukeratu dezakezu. 8 Gb-eko ahalmena du Toshiba Chip-ean, pc eta tableterako balio du. PVC bigunean egina". Hemen bi USB dantzariak, neska eta mutila:

 Informazioa: Pendriveplanet 

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2013/11/20 10:54
Eta 8 Gb ba al da soinu-zahar, mutil-dantza eta jauzi guztiak, besteak beste, gordetzeko aski memoria? :P
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2013/11/20 11:11
Ormatxulo, billantziko edo hegi badira, akaso bai, kuarrentako erregela edo mutil-dantzak sartzeko... Gb-ekin ez da nahikoa, gutxienez Tb-ak behar!
Julen Leuza Izkue
Julen Leuza Izkue
2013/11/20 12:27
Virus ederrak sartuko dituzte batzuk bertan, tradizioaren mesede...