Dokumentuaren akzioak
Haritz dantzari taldearen 40. urteurrena ospatzeko dantza jaialdia Elgoibarren
Elgoibarko Haritz dantzari taldearen 40 urteko ibilbidean, taldearekin harreman gehien izan duten dantza taldeak gonbidatu nahi izan ditu. Bailarako Kezka eta Gure-Kai taldeekin batera, Donostia, Iruñea, Galdakao eta Portugaleteko lau talde, Argia, Duguna, Andra Mari eta Elai Alai izan dira Haritzen ibilbidean lagun izan diren talde nagusiak, eta horiekin ospatuko dute lau hamarkadako ibilbidea.
Haritz 40 urte dantza jaialdia
2013ko azaroaren 23an, larunbatean, 12:00etan
Elgoibarren, Kalegoen plazan (euria eginez gero Herriko antzokian)
- Gure-Kai (Deba)
- Duguna (Iruñea)
- Kezka (Eibar)
- Andra Mari (Galdakao)
- Argia (Donostia)
- Elai Alai (Portugalete)
Informazioa: 40 urte lagunekin dantzan (Haritz Euskal Dantzari Taldea)
Dokumentuaren akzioak