Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariketa

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariketa

Aurtengo nobedade handia lehiaketaren nazioarteko dimentsioa da, Portugalgo bost dantzariren parte hartzearekin. Guztira hogei parte hartzaile dira (8 mutil/ 12 neska), Oporto, Madril, Valladolid, Burgos, Donostia, Gasteiz eta Bilbokoak. Dantzari Gazteen 8. Bilbo Lehiaketaren sariek eskuratzeko ahalegina egingo dute, larunbatean, abenduaren 7an. 
Epai-mahaiak hiru sari eskain ahal izango ditu: lehen sarituak 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" hurrengo jaialdian parte hartzeko eskubidea irabaziko ditu; Bigarren sarituak 600 euro jasoko ditu eta hirugarrenak 300 euro. Horrez gain, epai-mahaiak emanaldiren bat aipamen bereziarekin errekonozitzeko aukera izango du. ABBEren aho bateko erabakiaren ondorioz, epai-mahaiaren aipamen berezia, halakorik balego, ballet eskola edo akademiaren baten ordezkari batentzat izan beharko litzateke.
 
Dantzari Gazteen Bilbo Sariketa honetan dantzaren alorreko honako profesionalak arituko dira epai-mahai lanetan: Amparo Olmeda (flamenko irakaslea eta koreografoa), Leire Ortueta (Londres-ko Royal Ballet-eko bakarlari ohia eta ballet irakaslea), Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria), Rosa Garcia del Castillo (ABBEko lehendakari-ordea) eta Iratxe de Arantzibia (Unescoko dantzaren nazioarteko kontseiluko kidea, kazetaria eta dantza kritikaria). Epai-mahaiaren idazkari lanetan, bertako eztabaidaren akta jasotzeko funtzioarekin eta bozkatzeko eskubide gabe Jose Ramon Etxebarri (ABBEren aholkularia) arituko da. 

Dantzari Gazteen Bilbo Sariketa eguberri aurreko kultur ekitaldien artean klasiko bat da. Ikuskizun on bezala, gonbidatu eta ezusteko emanaldiak ditu, datozen prentsa oharretan jakinaraziko direnak. 

Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariketako sarrerak txarteldegian eta Kutxabanken Internet bidezko sarrera zerbitzuan daude salgai dagoeneko. Sarreren prezioak 25 euro dira helduentzat eta 15 euro 17 urtetik beherakoentzat eta ABBEko bazkideentzat. 

Datuak

  • Programa: Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 7. Lehiaketa
  • Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
  • Estiloak: Klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza.
  • Sariak: 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzea; 600 euro eta 300 euro.
  • Epaimahaia: Amparo Olmeda (flamenko irakaslea eta koreografoa),  Leire Ortueta (Londres-ko Royal Ballet-eko bakarlari ohia eta ballet irakaslea), Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria), Rosa Garcia del Castillo (ABBEko lehendakari-ordea) eta Iratxe de Arantzibia (Unescoko dantzaren nazioarteko kontseiluko kidea, kazetaria eta dantza kritikaria).
  • Epai-mahaiaren idazkaria: Jose Ramon Etxebarri (ABBEren aholkularia).
  • Tokia eta data: Euskalduna Jauregia (Bilbo), A-1 aretoa, abenduaren 7an, 19:30ean.
  • Sarrerak: 25 euro (helduek) eta 15 euro (17 urtetik beherakoek eta bazkideek).

 

Aurreko urteetako sarituak

Bilbo 1. Saria, Arriaga antzokia, 2006-azaroak-12

  • Lehen saria: Sara Etxebarri, (Escuela Flamenca de Las Arenas-Amparo Olmeda).
  • Bigarren saria: Haizea Paris, (Estudio de Danza “Nuria y Raquel”, Laudio).
  • Hirugarren Saria: Efigenia Cervera, (Estudio de Danza “Ana Mª Aurrecoechea”, Bilbo).

  
Bilbo 2. Saria, Arriaga antzokia, 2007-abenduak-09

  • Lehen saria: Aiara Iturrioz, (Vitoria-Gasteizko Udal konserbatorioa, “José Uruñuela”).
  • Bigarren saria: Angel Juarez, (Murtziako Dantza Udal Konserbatorioa).
  • Hirugarren saria: Amaia González, (Vitoria-Gasteizko Udal konserbatorioa, “José Uruñuela”).


Bilbo 3. Saria, Arriaga antzokia, 2008-azaroak-16

  • Lehen saria: Yasmina Sancayo (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).
  • Bigarren saria: Aaron Sanz (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).
  • Hirugarren saria: Elena Suarez (Madrileko, Carmina Ocañaren Eskola).

 

Bilbo 4. Saria, Arriaga antzokia, 2009-abenduak-19

  • Lehen saria: Mar Hernández (Murziako dantza kontserbatorio profesionala).
  • Bigarren saria: Carolina Bouyich (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).
  • Hirugarren saria: Marta Navarrete (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).

Epai-mahaiaren aipamen berezia: Jon Amantegui eta Maider González (Durangoko L’Atelier eskola) 

Bilbo 5. Saria, Arriaga antzokia, 2010-abenduak-11

  • Lehen saria: Maider González (Durangoko L’Atelier eskola)
  • Bigarren saria: Sonia Fernandez (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).
  • Hirugarren saria: Claudia Faubel (Valentziako Dantza Kotserbategi profesionala).

Epai-mahaiaren aipamen berezia: Daniel Sedano (Gaztela eta Leongo Dantza Eskola profesionala)

Bilbo 6. Saria, Arriaga antzokia, 2011-abenduak-10

  • Lehen saria: Celia Davila (Gasteizko Jose Uruñuela Udal konserbatorioa).
  • Bigarren saria: Agueda Saavedra (Madrilgo Carmen Amaya dantza kontserbatorio profesionala).
  • Hirugarren saria: Beatriz Gijon (Gaztela eta Leongo Dantza Eskola profesionala).

Epai-mahaiaren aipamen berezia: Anne Etxebarria (Bilboko Dantza Aske Eskola)

Bilbo 7. Saria, Arriaga antzokia, 2012-abenduak-07

  • Lehen saria: Paula Garcia (Madrilgo Carmen Amaya dantza kontserbatorio profesionala).
  • Bigarren saria: Cristina Salamon (Murtziako Dantza Kontserbatorio profesionala)
  • Hirugarren saria: Nahia Ruiz de Arbulu (Gasteizko Jose Uruñuela Udal konserbatorioa).

Epai-mahaiaren aipamen berezia: Celia Sandoya (Madrilgo Carmen Amaya dantza kontserbatorio profesionala).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.