Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Neguko solstizioa ospatzeko soka dantza Pasai Antxon
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak lehen aldiz egin zion iaz ongi etorria neguari. Horrekin jarraiki, abenduaren 20an, ostiralean, soka dantza egingo dute Pasai Antxoko Gure Zumardian.
Olatz de Andres-ek irabazi du Madrileko 27. Koreografia Sariketa
Dantza garaikideko lehiaketa entzutetsuaren sari nagusia eskuratu du Olatz de Andres euskal dantzariak Madrilen. Privolva Landing lanarekin eskuratu du saria. Aurretik sortutako Privolva-ren eboluzio bat da Privolva Landing. Zientzia fikzio filosofikoaren imaginarioan oinarritzen den lan honetan etorkizunari buruzko galderak daude abiapuntuan.
Zalgize eta Iruriko gazteek emango dituzte 2014ko maskaradak
Otsailaren 2an, Zalgizen, abiatuko dira 2014ko Zuberoako maskaradak. Zalgize eta Iruri herrietako gazteak elkartu dira maskaradak prestatzeko, eta dagoeneko oinarrizko egutegia lotu dute. Otsaileko lehen igandean hasi eta maiatzaren bigarren astebururarte luzatuko dira maskaradak, guztira hamabost agerraldi egitea aurreikusita baitute.
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
Koreografia sorkuntzarako, dantza lanen ekoizpenerako, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2013an eman dituen diru-laguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 300.000 Euro eman ditu deialdi honetan Eusko Jaurlaritzak.
Tamara Arruti, Beljikako telebista izar bihurtu den dantzari zarauztarra
Beljika eta Holandako Telebistako dantza lehiaketa entzutetsu batean parte hartu, finalera iritsi, hirugarren sailkatu eta dantzari arrakastatsu eta famatu bihurtu da udazken honetan Tamara Arruti zarauztarra. 3000 dantzariren artean 18 hautatu zituzten "So you think you can dance" lehiaketan parte hartzeko, eta hainbat proba eta programa ondoren lau iritsi ziren final handira.
Nafarroako Dantzen Atlasa prestatzen ari da Ortzadar elkartea
Folklore jardunaldietan aurkeztu zuen Ortzadar elkarteak Nafarroako Dantzen Atlasa proiektua. Nafarroako dantza tradizionalaren inbentarioa izango da atlasa, 300 dantza ingururen berri emango duena eta ezagutza eta dibulgazioa uztartuko dituena. Nafarroako Ondare Ez-materialaren artxiboan gordeko dira atlasaren edukiak. Hona hemen Ortzadarrek proiektuaren inguruan eskainitako azalpenak:
Neskatxen esku-dantzaren bideoa, liburuxka eta egutegia argitaratu ditu Aurtzakak
Orain 6 urte San Joan bezperan, suaren inguruan, neskatxen esku-dantza bat dantzatzeko ohitura abiatu zuen Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak. 2012ko Dantzagunearen Sortutakoak Tradizionala ekimenerako aukeratua izan zen, eta horrek bidea eman du bideo grabaketa bat egiteko. Bideoa eta esku-dantzari buruzko liburuxka argitaratu ditu Aurtzakak.
Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariko irabazleak
Zortzi ekitalditan lehen aldiz gizonezko dantzari batek irabazi du sariketa. Diogo Oliveirak (Escola “Domus Dança”, Oporto) eskuratu zuen sari nagusia "Paris-eko sugarrak" aldaera klasikoaren interpretazio suhartsuari esker. Bigarren eta hirugarren sariak Marina Mínguez Carrascok (Madrileko Carmen Amaya Udal Kontserbatorioa) eta Maria Martins-ek (Escola “Domus Dança”, Oporto) eskuratu zituzten.
Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua
XVI. mendeko Europako hainbat eskualdetako jantzi eta ohiturak erakusten dituen liburu ederra da "Jantzien kodexa". Espainiako Liburutegi Nazionalak digitalizatu eta sarean jarri du, eta bertako irudiez gozatzeko aukera dugu. Badira tartean, dantzako irudi ederrak. Frantzia, Ingalaterra, Holanda, Alemania, Espainia eta Ameriketako irudiak ageri dira besteak beste, eta baita "Nawarra" izenburua daramatenak ere. Hona horietako batzuk:
Durangoko azokarako dantzazalearen erosketa zerrenda
Abenduaren 5etik 8ra burutuko da Durangoko 47. Liburu eta Disko azoka, eta ohi bezala, dantzaren inguruan urtean izan diren argitalpen asko bertan erosteko aukera izango da. Hona 2013ko azokarako guk apuntatu ditugu nobedadeak:
Dokumentuaren akzioak


