Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariko irabazleak

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariko irabazleak

2013/12/10 10:21
Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariko irabazleak

Irabazleen argazkia (ezkerretik eskumara): Marina Minguez (2. saria), Diogo Oliveira (1. saria), Maria Martins (3. saria) eta Maddy Ruiz de Loizaga (Epai-mahaiaren aipamen berezia). © Argazkia: Iratxe de Arantzibia.

Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) pasa den larunbatean, abenduaren 7an, Dantzari Gazteen 8. Bilbo Saria ospatu zuen, Bilboko Euskalduna Jauregiaren A-1 aretoan. Epai-mahaiak ekitaldi honetako sariak Diogo Oliveira, Marina Mínguez Carrasco, Maria Martins eta Maddy Ruiz de Loizagari ematea deliberatu zuen. Lehen aldia da gizonezko dantzari batek eskuratu duela sari nagusia. 

Bigarren saria, 600 eurokoa, Marina Minguez Carrascok (14 urte, Madrileko Carmen Amaya Udal Kontserbatorioa) eskuratu zuen, Coppelia klasikoaren zati baten intepretazioarengatik, eta Maria Martins-ek (15 urte, Escola “Domus Dança”, Oporto) hirugarren sariari dagozkion 300 euroak jaso zituen, "Bakanteak"-en aldaera batengatik. Horiez gain, epai-mahaiak Maddy Ruiz de Loizagak (15 urte, Danza 84 estudioa, Donostia), egindako lanaren aipamen berezia egin zuen, "We all fall down" pieza garaikidearen interpretazioagatik. Aurten, epai-mahaiaren aipamen bereziaren saria astebeteko egonaldia Gasteizko Jose Uruñela Kontserbatorioan da.

Oporto, Madril, Valladolid, Burgos, Donostia, Gasteiz eta Bilbotik etorritako hogei parte hartzailek (5 mutil/ 15 neska) beren trebetasunak erakutsi zituzten dantza klasikoa, garaikidea eta espainiar dantzan, abenduaren 7an, larunbatean, Euskalduna Jauregiaren A-1 aretoan burutu zen sariketan. Aurtengo berritasuna lehiaketak hartu duen nazioarteko dimentsioa da, Portugaletik etorritako bost dantzarien parte hartzearekin. 

 

Bilbo Dantzari Gazteen Saria 2013
Parte hartzaileen argazkia: Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariko parte hartzaileak, 2013ko abenduaren 7an, Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan. Argazkia: Iratxe de Arantzibia.

Datuak

  • Programa: Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 7. Lehiaketa
  • Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
  • Estiloak: Klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza.
  • Sariak: 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzea; 600 euro eta 300 euro.
  • Epaimahaia: Amparo Olmeda (flamenko irakaslea eta koreografoa),  Leire Ortueta (Londres-ko Royal Ballet-eko bakarlari ohia eta ballet irakaslea), Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria), Rosa Garcia del Castillo (ABBEko lehendakari-ordea) eta Iratxe de Arantzibia (Unescoko dantzaren nazioarteko kontseiluko kidea, kazetaria eta dantza kritikaria).
  • Epai-mahaiaren idazkaria: Jose Ramon Etxebarri (ABBEren aholkularia).
  • Tokia eta data: Euskalduna Jauregia (Bilbo), A-1 aretoa, abenduaren 7an, 19:30ean.
  • Sarrerak: 25 euro (helduek) eta 15 euro (17 urtetik beherakoek eta bazkideek).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.