Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Neskatxen esku-dantzaren bideoa, liburuxka eta egutegia argitaratu ditu Aurtzakak

Dokumentuaren akzioak

Neskatxen esku-dantzaren bideoa, liburuxka eta egutegia argitaratu ditu Aurtzakak

2013/12/11 11:08

Bideoa Gogoan bideoak-eko Eñaut Tolosak egin du, eta bertan, San Joan bezperako neskatxen esku-dantzaren irudiak bildu ditu: dantzaldiaren irudiak, elkarrizketak, prestaketak eta erritoaren inguruko xehetasunak.

Horrez gain, Beasaingo neskatxen esku-dantzaren argazkiekin 2014ko egutegia prestatu du Aurtzakak. Tandem Komunikazioak diseinatu du eta salgai jarri da, DVD-Liburuxkarekin batera. DVD-Liburuxka 5 euroan salgai dago, eta Egutegia 10 euroan. Aurtzaka dantza taldearen bidez (aurtzaka@aurtzaka.com) eros daitezke, edo Beasaingo Jon Aranburu aldizkari dendan (Nafarroa Etorbidea 15, Beasain) daude salgai.

Informazioa: Esku-dantzaren liburuxka eta egutegia

Erlazionatutako elementuak
Beasain: San Joan Neskatxen esku-dantza

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.