Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zalgize eta Iruriko gazteek emango dituzte 2014ko maskaradak

Dokumentuaren akzioak

Zalgize eta Iruriko gazteek emango dituzte 2014ko maskaradak

2013/12/17 15:55
Zalgize eta Iruriko gazteek emango dituzte 2014ko maskaradak

Maskaradak Atharratzen, 2013-03-02. Arg.: Iñaki Zugasti - CC-BY-SA

Elkarren ondoan, Arbaila eta Basaburua eskualdeen mugan daude Iruri eta Zalgize-Doneztebe. 134 biztanle ditu Irurik eta 174 Zalgizek, beraz, 308 bien artean. Bi herrietako gazte gehienak heldu beharko diote maskaradari behar diren lan guztiak betetzeko. Egutegiari dagokionez, bi emanaldi salbu, gainontzeko data guztiak finkatu dituzte. Zalgizen abiatuko dira maskaradak eta Irurin bukatu, eta asteburuz asteburu arituko dira otsailaren 22an ezik, asteburu horretan inauteriak ospatzen baitira Atharratzen eta hori dela eta atsedena egingo dute maskaradariek. Hona hemen egutegia:

  • Otsailak 2, igandea: Zalgize
  • Otsailak 9, igandea: Atharratze
  • Otsailak 16, igandea: Ainharbe
  • Martxoak 2, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 9, igandea: Eskiula
  • Martxoak 16, igandea: Idauze-Mendi
  • Martxoak 23, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 30, igandea: Aloze
  • Apirilak 6, igandea: Hoki
  • Apirilak 13, igandea: Altzai
  • Apirilak 20, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Maiatzak 4, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 10 edo 11 (data erabaki gabe oraindik): Iruri

 

Prestaketa lanetan laguntzen, kantu zuzendari eta errejenta Jean Etxegoien ari da. Arizaleen paper nagusiak banatuak dituzte. Beltzerian, Arnaud Bassahon izango da Kabana, Bettan Hoki izango da Buhame jauna eta Pitxu gorpuzteaz Beñat Larrori arduratuko da. Dantzarietan, aitzindariak ere izendatuta daude. Petti Etxegoien izango da zamaria edo zamaltzaina, Maider Larrori izango da gathüzaina, Allande Etxar arituko da txerrero, Cyril Arhie eta Ibai Capot Thornary enseinari lanetan jardungo dira eta kantiniersa IIora Capot Thornary izango da. Txorrotxak Maialen Larrori eta Elodie Arrosagarai izango dira, eta Kerestuak Maider Hoki eta Argitxu Ourthiague. Musikariei dagokionez, Damien Gorge izango da txirularia eta Beñüet Agor eta Mathieu Basterreix atabalariak.

Joana Hoki maskaradariari esker eskuratu ditugu egutegia eta bestelako xehetasunak. Dantza aldetik barrikada-arribadak, godalet-dantza eta brale-kontrapasa dantzatuko dituzte, eta dantza-jauzietan ostalersa, larraburu, muneinak eta aitzina pika.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.