Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Neguko solstizioa ospatzeko soka dantza Pasai Antxon

Dokumentuaren akzioak

Neguko solstizioa ospatzeko soka dantza Pasai Antxon

Bigarrengo aldiz, Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak neguko solstizioa ospatuko du dantzan. Ekainaren 23an udakoa ospatzen den bezala, abenduaren 20an negukoa ospatuko dute, alegia, ostiral honetan. Horretarako soka dantza prestatu dute eta 19:30etan aterako dute Gure Zumardira.

Iaz, dantza taldeko partaideek soilik parte hartu zuten. Baina aurten herritarrei eskaini zaie bertan parte hartzeko aukera. Duela hilabete hasi zituzten entseguetan pertsona mordoa bildu da eta soka dantza "dotorea" aterako dutela ziurtatu dute. Horrela bada, ikustera hurbiltzeko animatzen dute herria edo dantzazalea den inor. Eta, noski, hurrengo urterako parte hartzera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.