Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Jose Luis Etxebarria Goiri omenduko dute kantuz eta dantzaz Bilbon
Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza taldeetako zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak - Danzas de Vizcaya liburua, 1969an argitaratu zuena. Datorren urriaren 12an, 12:00etan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Erromeria kantuz eta dantzaz jaial...
Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak
Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak iragarri du 2015ean irekiko dituela ateak Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolak eta antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera izango dela bertan. Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren eraikinetan...
Cortesko paloteado-a Nafarroako Kultur Ondasun izendatzeko prozesua abiatu da
Gaur, irailak 29, San Migel eguna, paloteadoa ospatuko da Cortes-en (N) ohi bezala. Berezia da baina aurtengoa, egunotan jakinarazi baitu Nafarroako Gobernuak, Cortes-eko paloteadoa edo dance-a Kultur Intereseko Ondare izendatzeko prozesua martxan jarri duela. Nafarroako Gobernua materiarik gabeko...
Goierriko I. Erromeri bira larunbatean hasiko da Oiangun
Erromeriek tradizio handia izan dute Euskal Herrian, baina urteek aurrera egin ahala indarra galdu dutela iruditzen zaigu. Halere, badira besteak beste Aizterrazu edota Zelatun bezelako lekuak, baita Goierrin, Urki eta Kizkitza ere, non, dantzak bizirik dirauen eta erromeri giroari gogotsu eusten...
Orain 50 urteko Euskal Jai erraldoia gogoratuko dute asteburuan Deban
1964 eta 1965 urteetan Deban antolatutako Euskal Jaiak kitaldi kultural-politiko handiak izan ziren. Asteburu honetan, Debako 1964ko Euskal Jaiaren 50. urteurrena ospatzeko Euskal Jai berezia antolatu da, besteak beste lehen haietan parte hartu zuten dantza taldeak gonbidatuz. 30 dantza talde izan...
Bilboko Dantzaldia 15. ediziora iritsi da
Hasiera batean dantza garaikideari begira, ondoren estilo guztietara irekia, Bilboko Dantzaldia programak hamabosgarren ekitaldia izango du aurtengoa. Caroly Carlson sortzaile entzutetsuearen ibilbide luze eta trinkoa omenduz ospatuko du urteurrena Dantzaldiak. Carlson 1971an Europara iritsi zenea...
Zorionak Guilcher jauna zure 100. urtebetetzean!
Gaur, euskal dantzaren ikertzaile handienetako batek, Jean-Michel Guilcher-ek 100 urte bete ditu. Zorionak!!! Bretoia da Jean-Michel Guilcher, Saint-Pierre Quilbignon-en jaio zen 1914ko irailaren 24an. Etnologia ikasketak egin zituen eta Frantziako dantza tradizionalak izan ditu ikergai bizi osoan....
San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza, seigarrenez, heldu den igandean
Denbora gero eta azkarrago doan sentsazioak harrapatuta gauzka, ikusirik zeinen azkar heltzen den iraileko azken asteburua, urtetik-urtera. Oraindik gogoan ditugu iazko Ezpata-dantzaren ostean arropa eranzten ari gineneko uneak eta kasik berriz ere janztekoa heldu da. Enpin! Heldu den igandean, ...
Aiko taldearen 'Dantzaldi Ibiltariak' hazten jarraitzen du, eta zazpigarren edizioan unibertsitateraino eramango du dantza tradizionala zabaltzeko bere lana
UPV/EHUren Abandoibarrako Bizkaia Aretoan, 2014-2015eko Dantza Ibiltariko dantza ikastaroa egingo da, astelehenez, urritik ekainera bitartean. Eta abenduan, familientzako dantza ikastaroa. AIKO Taldearen eta UPV/EHUren arteko akordioaren barruan, Irakasle Eskolako Graduko ikasleei zuzendutako mint...
Fandango eta jota izango da Herri Uzta 2014 jaialdiaren ardatza
Urriaren 9tik 12ra ospatuko da Herri Uzta jaialdia Errobiko eskualdean, dantza, kanta eta musika, tradizioa eta sorkuntza uztartuz ohi bezala. Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen, izango dira ekitaldiak, azken honetan ospatuko den Mutxiko Egunarekin borobilduz egitaraua. Na...
Dokumentuaren akzioak


