Dokumentuaren akzioak
Herrien Arteko XVIII. Folklore Jaialdia, Barakaldon
Ibarra-kaldu Elkarteak hamazortzigarren aldiz antolatu du Herrien Arteko Folklore Jaialdia, Barakaldoko Udala babesle izanik, eta Bizkaiko Foru Aldundia, Kutxabank, Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao laguntzaile direlarik. Abenduaren 5, 6 eta 7an izango da jaialdia, Barakaldo Antzokian lehen bi egunetan, eta Karrantzan hirugarren egunean. Jaialdia aurten adin nagusira heltzen denez, atariko hainbat ekitaldi osagarri antolatu dira:
- Azaroaren 29an: Folk Session, Ibarra-kaldu kafean
- Abenduaren 4an, Bertso-saioa, Ibarra-kaldu kafean
- Abenduaren 1etik 5era bitartean, Argazki erakusketa, Clara Campoamor Zentro Zibikoan, jaialdira gonbidatutako taldeen herrietako kultur adierazgarriei buruz.
Aurtengo parte hartzaileak, jaialdiaren antolatzailea den Ibarra-kaldu taldearekin batera, Errioxako Albelda de Ireguako Folklore Taldea, Segoviako Villacastín Herriko Yerbabuena Folklore Taldea eta Karrantzako Mendi-Harana dantza-talde bizkaitarra, baita Lutxanako Amaia txistu-eskola, aurten 50. urteurrena betetzen baitu, Trapagarango Agharas amazigh taldea, Hala Dzipo musika-eskolako musika-taldea eta Kilika bertso-eskola ere. Ohi den bezala, saio guztietarako sarrera doakoa izango da.
Ostiraletik igandera jaialdia bete-betean
Jaialdiaren lehen egunean, abenduak 5, ostirala, musika-emanaldia egingo da, Barakaldo Antzokian. Ekitaldia hasi aurretik, Lutxanako Amaia txistu-eskolako txistulariak kalejiran ibiliko dira antzokiaren inguruko kaleetan, 19:30ean hasita, kaleak girotzeko eta jendea ekitaldira erakartzeko. Antzokiko musika-saioan, 20:00etan, talde hauek hartuko dute parte: Agharas, Hala Dzipo taldea, Segoviako Villacastín herriko Yerbabuena taldea, Kilika bertso-eskola eta Ibarra-kaldu elkarteko musikariak.
Jaialdiaren Bigarren eguna ere Barakaldo Antzokian izango da, abenduak 6, larunbata, 19:30ean, eta horretan dantza izango da protagonista. Emanaldian, Grupo Folklórico de Albelda de Iregua eta Villacastín herriko Yerbabuena taldeekin batera, Ibarra-kaldu talde antolatzaileak hartuko du parte. Eguraldia lagun, dantza-taldeak kalejiran ibiliko dira antzokiaren inguruko kaleetan, 19:00etan hasita.
Hirugarren egunean, urtero bezala, jaialdia Barakaldotik kanpora doa, beste herrietako folklorea zabaldu eta partekatzearren. Aurtengo emanaldia Karrantzan izango da, abenduak 7, igandea, 12:30etan, bertako Mendi-Harana dantza-taldearen laguntzarekin. Talde horrekin batera arituko dira jaialdira etorritako Euskal Herritik kanpoko talde biak, hots, Albelda de Ireguako Folklore taldea eta Segoviako Villacastín herriko Yerbabuena folklore-taldea.
Hamazazpi jaialdi, hamaika talde
Orain arteko 17 jaialdietan askotxo izan dira parte hartu duten taldeak euren herrietako folklorea erakusten, hala nola: “Excelsior” folklore taldea (Gijón), “Cinco Villas” jota-taldea (Bardenas-Zaragoza), “Virgen de Gracia” folklore taldea (Puertollano-Ciudad Real), “El Castro” dantza-taldea (Ponferrada-León), “Carrascal” dantza-taldea (Alcoy-Alacant), “Esbart Dansaire d'Andorrala Vella” (Andorra), “Celme" folklore-elkartea (Pontevedra), “Taveiro” dantza-taldea (Portugal), “Kelc'h Keltieg Rostren” taldea (Bretainia), Cácereseko kantu eta dantza udal-taldea (Extremadura), “Terra de Sole” folklore-taldea (Italia), “Esbart San Martí” taldea (Katalunia), “Die Boose” folklore taldea (Belgika), “Escuderos de Arlanza” abesbatza eta dantzariak (Kantabria), “Es Penell” dantza-taldea (Menorca), “Oroval” folklore elkartea (Tenerife), “San Asensio” dantzari-taldea (Errioxa), Baza udalerriko dantza eta kantu taldea (Granada), “Xagardua” (Colunga-Asturias), “Catalmibre” (Coruña), “Nuestra Señora dela Alegría” (Monzón-Huesca), “Lous Crabots de Semisens” (Landak-Frantzia), “La Farandola” (Girona), “Sa Colla Labritja” (Eivissa), “Grupo de Coros y Danzas de Becerril dela Sierra” (Madril) eta “Le Quadrille Occitan” (Tolosa-Frantzia).
Musika emanaldietan, honako hauek izan dira parte hartzen: Barakaldoko Udal Musika Banda, “Hala Dzipo” euskal musika-eskola, “Doces Lembranzas” gaita-taldea (Barakaldoko Galizia Etxea), “Bizkaiko Gaiteroak” taldea, “Laguntasuna” fanfarrea, Xabier Amuriza eta Jokin Castaños (“Hasi” bertso-eskola) bertsolariak, “Zugarramurdi” txalaparta-taldea, “Aspaldiko Txistulariak”, “Elai Alai” taldeko gaiteroak, “Eusko Lorak” musika-taldea, “Jirabiraka”, “Los Desmonicaires”, “Folketan”, “Tirauki”, “Ruaille-Buaille”, “Adarrots”, “Kilika” bertso-eskola, “Duo Deno” Bikotea eta “Triskele” taldea.
Herrien Arteko XVIII. Folklore Jaialdia
Egitaraua
Azaroaren 29a, larunbata
22:00 – Folk-session, Ibarra-kaldu tabernan
Abenduaren 1etik 5ra bitartean
- Argazki-erakusketa: gonbidaturiko taldeen materialarekin, Clara Campoamor kultura-etxean.
Abenduaren 4a, osteguna
20:00 Bertso-saioa, Ibarra-kaldu tabernan
Abenduaren 5a, ostirala
19:30 Kalejira: Lutxanako AMAIA Txistu Eskola
20:00 Musika-saioa Barakaldo Antzokian
- Kilika bertso-eskola
- Agharas taldea (Tamazgha - Berbereen Herria)
- Hala Dzipo taldea (Euskal Herria)
- Villacastín herriko Yerbabuena folklore-taldea (Segovia)
- Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria)
Abenduaren 6a, larunbata
19:00 - Dantza-taldeen kalejira
19:30 - Dantza-saioa:
- Albelda de Ireguako Folklore Taldea (Errioxa)
- Villacastín herriko Yerbabuena folklore-taldea (Segovia)
- Kilika bertso-eskola
- Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria)
Abenduaren 7a, igandea
Dantza emanaldia: Karrantza Harana 12:30
* Aurkezpena Kilika bertso-eskolaren eskutik
- Albelda de Ireguako Folklore Taldea (Errioxa)
- Villacastín herriko Yerbabuena folklore-taldea (Segovia)
- Mendi-Harana dantza-taldea (Karrantza)
Dokumentuaren akzioak