Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskal dantzen ikerketan egindako lana eskertu diegu Guilchertarrei
Jean Michel Guilcherrek 100 urte bete dituela eta Parisen eta Bretañan eskaini zaizkion omenaldien ondoren, euskal dantzariok gure esker ona adierazi diegu Guilchertarrei 2015eko urtarrilaren 17an, Donostiako San Telmo Museoan egindako jardunaldiaren bidez. Dantza tradizionalaren ikerketan bizit...
Hemen dira inauterietako data nagusiak
Urtarriletik daude Euskal Herriko zenbait txoko inauterietan murgildurik eta maskarada, puska biltze, inauteri-dantza, mozorro, txantxo, joaldun eta kaskarotak ikusi ditugu dagoeneko han eta hemen. Inauteriak neguko epe luze batean ospatzen dira, baina datozen egunetan ospakizunek eztanda egingo du...
Ezpata-dantza, Kaxarranka eta bizarracerretia Lekeitioko 1740ko San Pedroetan
Sarean eskura dagoen 1740ko agiri bati tiraka, Lekeitioko San Pedro jaietako kaxarrankaren aurrekarieri begiratuko diegu artikulu honetan. Ezpata-dantzak, prozesioak, trokeo-dantzak, kofradiako maiordomoen kutxen esku aldaketak eta bizarracerretia izeneko dantza berezi baten berri ematen digu test...
Jean Michel Guilcherri elkarrizketa Xabier Itzainak
Xabier Itzaina k Jean-Michel Guilcherri egindako bi elkarrizketaren pasarteak argitaratzen dira hemen. 2008ko otsailaren 18an eta martxoaren 27an, Meudon-en, Jean Michel eta Hélène Guilcher-en etxean egin ziren elkarrizketak. Elkarrizketa horietako zati handi batzuk transkribatu eta Guilch...
Hartzaro festibala 2015
Otsailaren 11tik 17ra, 19. aldiz Hartzaro festibala ospatuko da Uztaritzen, Euskal Herriko neguko besta enblematikoa da. Hartzarok negua agurtzea eta udaberriari ongi etorria emaiteko gomitatzen gaitu. Gai nagusia “atzoko eta egungo ihauteriak” izanen da. Herri Soinu elkartea Uztaritzeko herria...
Txantxo, puska-biltze eta dantzariak Lizartzako inauterietan
Inauteriak egun bereziak izaten dira Lizartzako herrian eta aurten ere iritsi dira horrenbeste esperotakoak. Urtarrilaren 31an hasi eta datorren asteburuan ere jarraituko dute jai giroan Lizartzan. 1994an berreskuratu zituzten inauteriak eta aurten 22. urteurrena ospatzeko gogoz datozela eta, berea...
San Blas-eko soka-dantza elurpean?
Urtarrila istantean pasa eta otsailean sartu garela konturatzerako San Blas eguna ate joka dugu eta berarekin soka-dantza karrikaratzeko gure konpromezua . Gaur Iruñeak elur-zopa dirudi eta ikusiko biharko nola dugun hiri-buruzagia. Iragarpeneak elurra ematen dute berriz bihar arratsalderako, ber...
Dantza Plazetan 2015 Bilbon
Aurten Dantza Plazetan programaren 14. edizioa izango da Bilboko kaleetan. Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta hiriko zazpi dantza taldek antolatzen dute egitasmo hau. Honako dantza talde hauek hartuko dute aurten parte antolatu diren 46 emanaldietan: Bihotz Alai Dantza Taldeak, Gaztedi Da...
Tailerra: dantza-ikuskizunetarako argiztapen eta soinu-teknikak
Dantzako profesionalei formaziorako Dantzaguneak antolatzen dituen ikastaroen barruan, eta abenduan egindako marka pertsonalari buruzkoaren ondotik, argiztapen eta soinu teknikak lantzeko tailer bat antolatu dugu otsailaren 23an eta 24an. Tailerra dantzariei, koreografoei eta sortzaileei zuzendut...
Erreseina: Luku, Antton. Libertitzeaz
Antton Lukuren Libertitzeaz liburuaren aipamena egiten hasi aurretik, behar da kontuan hartu zein den egilearen jatorria eta haren kultur ikuspegiaren abiapuntua. Jatorria Baxenafarroako kultura euskalduna litzateke, Lukuk, dantzatik abiatuz, antzerkian murgilduta ezagutu duena. Egilearen kultur ik...
Dokumentuaren akzioak


