Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu" hil da

2015/04/20
Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu" hil da

Jose Luis Etxebarria Goiri, Begoñako dantzari, dantza-maisu, abesbatz zuzendari eta txistularia hil da 90 urterekin. Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza taldeetako zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak - Danzas de Vizcaya liburua, 1969an argitaratu zuena. Omenaldia egin zioten pasa den urrian Bilbon, Txelu, Kantuz eta Dantzaz jaialdiarekin.

Hileta Begoñako elizan egingo diote etzi, asteazkena, 19:00etan.

Informazioa: