Arregi, Urbeltz, Zabaleta, Arrieta eta Filgueira 2015eko Gipuzkoako Dantza Sariak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ematen dituen Dantza Sarien 13. edizioan Aitor Arrieta, Asier Zabaleta, Merche Filgueira, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi sarituko dituzte aurten. Dantzaren hilabetea amaitzear dagoela, apirilaren 25ean, larunbatean, egingo dute Dantza Sarien ekitaldia Donostiako Udalaren Batzar Aretoan arratsaldeko 17:00etan. Ikerkuntza saria emango den lehen aldia da gainera eta hau jasotzen lehenak Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi izango dira, euskal dantza tradizionalaren ikerkuntzan egindako lanagatik.
Hona Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko kideek ezagutzera eman dituzten sarituen biografia laburtuak:

Aitor Arrieta, Errebelazio Saria: Errenteria, 1994. Espainiako dantza konpainia nazionaleko dantzaria. Errenteria Musikalean hartu zituen bere lehen dantza klaseak, gero, Mentxu Medelen Thalia Dantza Estudioan jarraitu zuen 2008tik 2010era. Dantza solte eta aurresku txapelketetan zenbait txapelketa irabazita Madrilera jo zuen, dantza klasikoko egitera Mariemma Musika eta Dantza Erret Kontserbatoriora jo zuen. Kukai konpainiarekin ere aritu da eta 2013ko Biarritzeko Nazioarteko Dantza Txapelketan pas de deux Urrezko Domina lortu zuen. 2013ko irailean, Espainiako dantza konpainia nazionalean sartu zen eta bertan Sonatas, Allegro Brillante, Holberg Suite, Raymonda eta Delibes Suite dantzatu ditu. 2014an, Euskaldunak eta Dantza 10. jaialdian parte hartu zuen.


Dantza Sarien XIII. Ekitaldiari buruzko datuak:
- Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.
- Sarituak: Aitor Arrieta (Errebelazio Saria), Asier Zabaleta (Ibilbide Artistikoaren Saria), Merche Filgueira (Dedikazio Saria), Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi (Ikerkuntza)
- Noiz: Apirilaren 25a, larunbata.
- Lekua eta ordua: Donostiako Udalaren Batzar Aretoan, 17:00etan.
Dantzaren Hilabetearen azken ekitaldiak
Igandean, aldiz, Dantzaren Hilabetea borobilduko duen 19. gala ospatuko dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:30etan. Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala honetan dantza estilo ezberdinak ikusteko aukera izango da bariazio klasiko edo eta neoklasikoekin hasi, eta estilo modernoagoak diren dantza garaikidearekin, eta flamenkoarekin jarraituz, euskal dantza tradizionalera iritsi arte. Gala honetan Dantza Sariak jasotakoek parte hartuko dute eta hauekin batera baita Compañía Nacional de Danza-ko Natalia Muñozek, 2008ko Artista Berri Onenaren Saria jaso zuen Iker Murillok Vitali Safronkine, Béjart Ballet Lausanneko kidearekin batera, Malandain Ballet Biarritzek, Ballet de Cámara de Madrid-ek, Dantzaz Konpainiako Jacob Hernández (Kanariak), Miren Gomez (Irun), Kelian Jimenez (Madril) eta Soledad Ruzek (Donostia) eta Gasteizeko Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioko dantza ikasleek ere.
Galari buruzko datuak:
- Ikuskizuna: XIX. Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala.
- Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.
- Dantzariak eta konpainiak: Argia Dantza Taldea - Juan Antonio Urbeltz + Marian Arregi (2015eko Ikerkuntza Saria), Asier Zabaleta (2015eko Ibilbide Artistikoaren Saria), Aitor Arrieta (2015eko Errebelazio Saria) - Natalia Muñoz (Compañía Nacional de Danza), Iker Murillo-Vitali Safronkine (Béjart Ballet Lausanne), Jacob Hernández-Miren Gómez, Kelian Jiménez-Soledad Ruz, Malandain Ballet Biarritz, Ballet de Cámara de Madrid, Dantzaz eta Gasteizeko ‘José Uruñuela’ Dantza Kontserbatorioa.
- Lekua eta eguna: Victoria Eugenia Antzokian, apirilaren 26an, 19:30etan.
- Sarrerak: 6, 10, eta 12 euro.
Dantzan
