Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iruñeko dantzarien III. topaketa, maiatzaren 1ean, Txantrean

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko dantzarien III. topaketa, maiatzaren 1ean, Txantrean

2015/04/27 10:30

2013an hasi zen Iruñeko dantza taldeak bere baitan biltzen dituen Iruñeko dantzarien mahaia (Irudama) dantzarien topaketa antolatzen. Urtero hiriko auzo ezberdin batean antolatzeko ohitura hartuta, Alde Zaharra eta Sanduzelai-ren ondotik, aurtengoa Txantrean izanen da maiatzaren 1ean, bertako festak direla eta.

18:00etan kalejira eginen dute Auzotegitik abiatuta eta 19:00etan izanen da emanaldi nagusia, Ezkaba plazan.

Honako taldeek parte hartuko dute, dantza hauek eginez:

  • Duguna: Zuberoako maskaradetako dantzak.
  • Iruña Taldea: Matelota eta Lesaka.
  • Muthiko: Otsagiko dantzak eta Igitai-dantza.
  • Oberena: Tafallako jota eta Kontrapas.
  • Ortzadar: Ingurutxo eta Arratiako jota eta porrusalda.
  • Basakaitz: Tuterako Inauterietako Polka, Tuterako jota eta Zuberoako Makil-dantza.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.