Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak Azkuna Zentroan ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak Azkuna Zentroan ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna

2015/04/28 11:00

Dantzaren Nazioarteko Eguna apirilaren 29an izango da

  • ADDEk 2009tik egun hau ospatzen du dantza kaleratzen eta Azkuna Zentroan egingo da bigarren urtez.
  • Azkuna Zentroak arte biziak estrategikotzat hartzen ditu eta artisten eta ikusleen artean hainbat esperientzia sortzea lortzen dituzten ekimenak bultzatzea du helburu.
  • 1982tik, apirilaren 29an ospatzen da mundu guztian Dantzaren Nazioarteko Eguna Unescoren ekimenagatik.

Bilbo, 2015ko apirilaren 27a. ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea, Azkuna Zentroarekin lankidetzan, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren apirilaren 29an Kultura Zentroaren instalazioetan. ADDEk 2009tik ospatzen du egun hau dantza kaleratzen, sortzaileen, konpainien eta eskolen lana gizarteari hurbilduz. Azkuna Zentroan egingo du bigarren urtez.

Asteazkenean, apirilak 29, Azkuna Zentroak sortzaileen eta dantza-konpainien erakusketa bat izango du ikusgai. Saioa, Sara Paniaguaren “Egun bat / Zortzi ordu” performacearekin hasiko da, 10:00etaik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
                 
18:00etan nazioarteko mezuaren irakurketari ekingo zaio eta ondoren, publikoak Azkuna Zentroaren Kulturetako Atarian Feedback, Horman Poster edo Organikaren Natalia Mongeren lanen laburpenaz gozatu ahal izango du 19:00etara arte.

Gainera, egun guztian zehar ADDEk landutako bideo bat Kulturetako Atariko pantailan ikusi ahal izango da dantza katalogo barnean dauden konpainia eta sortzaileen lanekin: Euskal Herriko dantza lanen katalogoa.

1982tik, apirilaren 29an ospatzen da mundu guztian Dantzaren Nazioarteko Eguna UNESCOren ekimenagatik. Ekimen honek publikoaren arreta artea eta dantza kulturaren inguruan jarri nahi du, publiko berrien heziketan eta eraketan hanpadura berezia ipiniz.

ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea

2003. urtean sortu zen ekimenak sektorearen barne-kohesioaren alde eta profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde egiten du lan. Bere helburua, dantzaren garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea da, profesionalen baterako esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.

Gaur egun elkarteak 106 bazkide ditu eta dantzaren sektorean egiten diren proiektuak bultzatzen ditu, baita dantzarien prestakuntza sustatu ere: lantaldeak, diru-laguntzen eta deialdien berraztertzea, bertako zein nazioarteko jaialdietan egiten diren egitarauen zabalkuntza, euskal dantzen konpainiak atzerrira eramateko planak egitea, heziketa-proiektuak, etab.

Azkuna Zentroa eta dantza

Dantzak Azkuna Zentroko programazioan garrantzi handia izan du hasiera-hasieratik. 321 Topaketa bezalako programak, dantza monografikoak, programazio finkoak, dantza jardunaldiak eta heziketa sustatzen dituzten ekimenak programazioaren gai nagusiak dira. Programazioa eszenatokian ikuskizun bat martxan jartzea baino haratago doa. Artistekin batera doan programazio zabala eta sortzailea izatea nahi da. Gizarteak ezagutzeko eta konpartitzeko plataforma.

Informazioa:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.