Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Kukaik Espainiako Dantza Saria jaso du
Kukai dantza konpainiak 2017ko Dantzako Sari Nazionala jaso du sorkuntzako modalitatean. Espainiako errege-erreginek 2017ko Kulturako Sari Nazionalak banatu dituzte asteartean, Prado museoko klaustroan egin den ekitaldian. Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2017an izendatu zitu...
Goizuetako emakumeak lehen aldiz zomorro
Lehen aldiz emakume bat atera da Goizuetako zahagi-dantzan zahagiarekin, alegia zomorro moduan. Goizuetako iñote festa handian, inaute asteartean, mozorroak (dantzariak) eta zomorroak (zahagiak daramatzatenak) ateratzen dira herriko kaleetan zahagi-dantza dantzatzera. Aurpegia belztutako bi zomorr...
Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua
"Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen eten...
Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak
Ipar Euskal Herria inguratzen duen Gaskoinako herri-dantzak ezagutzeko aukera izango dugu Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuonaren eskutik. Iruñeko Ortzadar elkarteak antolatuta eta Herrixa Dantzan ekimenarekin elkarlanean antolatu dira ikastaroak eta dantzaldiak, martxoaren 30ean Iruñ...
Artzain-inudeen lehenengo irteerako eta berreskurapeneko urteurrenak ospatu dituzte Beran
Aurtengo inauterietan urteurren borobilak ospatu dituztela Berako artzain-inudeek gogorarazi digu Jon Abrilek Twitterren . Orain dela 90 urte atera ziren lehen aldiz kalera Beran artzainak eta inudeak; frankismo garaiko etenaldiaren ondoren, duela 40 urte berreskuratu zuten berriro konpartsa. ...
Kirola, dantza eta generoa
Urteak dira erakunde publikoak kirolaren sustapen lanetan dihardutela. Eskola Kirola moduko kanpainak antolatzen eta finantzatzen dituzte erakunde publikoek (3 milioi euro Gipuzkoan, adibidez). Gipuzkoako Diputazioaren datuen arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleen %80k parte hartzen du Eskola Kirolea...
Martxoaren 8an Dantzan.eus-eko emakumeek planto
Emakumeen Nazioarteko Egunean mugimendu feministak deitu duen egun osoko greba deialdiarekin bat egingo dute Dantzan.eus -eko emakumeek. Hori dela eta bihar dantzan.eus webgunean ez da argitaratuko edukirik eta ez da bidaliko asteko boletinik. ...
Botereari begiratuko dio Dferia 2019 azokak
Dantza, antzerkia diziplina anitzak izango dira Donostiako antzeztokitan martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da dFERIA azokan. Donostia arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da, 32 konpainia, 33 ikuskizun eta 36 emanaldirekin. Aurtengo gaia boterea da, eta "nagusitasun hegemonikoa iza...
Maria Teresa Fagoaga dantza irakaslea hil da
81 urterekin hil da Maria Teresa Fagoaga (Donostia, 1938) ballet irakaslea. Jose Uruñuelarekin hasi zen balleta ikasten. 1950eko hamarkadan Danza Fagoaga ballet-klasikoko eskola ireki zuen. Fagoaga bere ahizpa Maria Jesus pianojolearen laguntzarekin hasi zen klaseak ematen. Sei hamarkada aritu da ...
Agnes Ceccon: "pertsona bakoitza ezberdina bada ere, dantza guztientzat da"
Hego Afrikan hasi zen dantzan Agnes Ceccon (Miarritze, 1966), amak arin-arina erakutsi zien bera eta bi ahizpei. Euskal Herrira itzultzean, Primadera dantza taldean hasi zen, zortzi urtetik 25 urtera aritu zen taldean. Ordutik, dantza irakasle dabil han eta hemen. Gasteizko Oihaneder kafe antzokiko...
Dokumentuaren akzioak


