Artzain-inudeen lehenengo irteerako eta berreskurapeneko urteurrenak ospatu dituzte Beran

2019/03/12
Artzain-inudeen lehenengo irteerako eta berreskurapeneko urteurrenak ospatu dituzte Beran

Aurtengo inauterietan urteurren borobilak ospatu dituztela Berako artzain-inudeek gogorarazi digu Jon Abrilek Twitterren. Orain dela 90 urte atera ziren lehen aldiz kalera Beran artzainak eta inudeak; frankismo garaiko etenaldiaren ondoren, duela 40 urte berreskuratu zuten berriro konpartsa.

Artzain-inudeak, Bera, 1929. Argazkia: Beragureherria / Fernando Elgorriaga - Mª Ascen Astondoak utzitakoa

Artzain-inudeak Momo jainkoaren karroza, Bera, 1929. Argazkia: Beragureherria / Mª Ascen Astondoa - Merche Reteguik utzitakoa.

Artzain-inudeak, Bera, 1930. Argazkia: Beragureherria / Merche Reteguik utzitakoa.

Donostiako inauterietatik ideia hartuta Sarriegiren doinuak dantzatuz 1929an irten ziren kalera lehenengo aldiz Beran inudeak eta artzainak. Orduan gizonek bakarrik parte hartu zuten festan.

Urte batzuetan ohitura galduta egon ondoren, 1979an Gure Txokoa dantza taldeko kideek 50 urte lehenago herrian hasitako ohiturari jarraipena ematea erabaki zuten. Gizonak zein emakumeak irten ziren jaira, genero rolak aldatuta, gizonak inudez eta emakumeak artzainez jantzita.

Artzain-inudeak, Bera, 1979. Argazkia: Beragureherria / R.M. Errandonea - T. Errandonea

Artzain-inudeak, Bera, 1979. Argazkia: Beragureherria / Fernando Elgorriaga - Mª Ascen Astondoak utzitakoa

Artzain-inudeak, Bera, 1979. Argazkia: Beragureherria / R.M. Errandonea - T. Errandonea

Artzain-inudeak, Bera, 1979. Argazkia: Beragureherria / R.M. Errandonea - T. Errandonea

Ordutik, inauteri igandean hutsik egin gabe irteten da Beran artzain-inudeen konpartsa. Sendo eutsi diote Berako gazteek orain dela 90 urte hasi eta 40 urte berreskuratu zen ohiturari. Aurten 70 bikote atera dira kalera dantzara. Lehenengo aldi hartan egin zen moduan, bi idik tira dute Momo erregearen gurdia.

Artzain-inudeak, Bera, 1979. Argazkia: Beragureherria / R.M. Errandonea - T. Errandonea

Artzain-inudeak, Bera, 1979. Argazkia: Beragureherria / R.M. Errandonea - T. Errandonea

Artzain-inudeak, Bera, 1979. Argazkia: Beragureherria / Argazkilaria: Foto Goiko / Mariatxo Ugartemendiak utzitakoa

Argazki gehiago: Berako Inude eta artzainen argazki bilduma