Dokumentuaren akzioak
Agnes Ceccon: "pertsona bakoitza ezberdina bada ere, dantza guztientzat da"
Hego Afrikan hasi zen dantzan Agnes Ceccon (Miarritze, 1966), amak arin-arina erakutsi zien bera eta bi ahizpei. Euskal Herrira itzultzean, Primadera dantza taldean hasi zen, zortzi urtetik 25 urtera aritu zen taldean. Ordutik, dantza irakasle dabil han eta hemen. Gasteizko Oihaneder kafe antzokiko otsaileko "Ilunabarrean Dantzan" zikloko dantzaldia gidatu bezperatan Berrian elkarrizketatu du Jon Rejadok.
Beste pertsonak alaitzen dituelako hasi zela dantza erakusten azaldu du Agnes Cecconek, "Dantza taldeko beste talde bati irakasten genion. Dantzatzean alaitasuna sentitzen duzu; beste pertsona batzuei dantzan irakasten diezunean, alaitasunerako atea irekitzen diezula sentitzen duzu. Maite dut irakastea. Matematika bezalakoa da, enigma bat. Maite ditut enigmak".
Helduei eta haurrei erakusten ibiltzen da eta batzuen eta besteen artean aldea nabarmena omen da, "Haurrek jolastu behar dute, eta helduek ulertu eta jolastu behar dute. Ez dute ikasteko modu bera. Umeek ez dute azalpen askorik: ikusi behar dute, eta mugitu. Helduek mugitu baino lehen behar dute ulertu, segurtasuna izateko. Beldurra egon daiteke".
"Dantza ulertzeko anitz modu badira, eta nire lana da ulertzea nola ikasi ahal duten, denei irakasteko", irakasteko beste modu bat txertatzen ari da Ceccon, izan ere, "pertsona bakoitza ezberdina bada ere, dantza guztientzat da".
Europako hainbat lekutan erakutsi ditu euskal dantzak; Cecconek kontatu du Euskal Herritik kanpoko ikasleei oso teknikoak iruditzen zaizkiela: "Politak dira, asko maite dituzte, baina oso teknikoak dira. Beste dantza batzuek pausoak dituzte, baina errazagoak dira ikasten. Euskal dantzak dakizkiten pertsonentzat beste dantzak errazagoak dira, adibidez. Europako dantzarientzat, ordea, euskal dantzak oso zailak dira". Euskal dantzan ikasteko lehen urratsa balsa izan daitekeel dio, "Hortik, fandangora pasa zaitezke, adibidez. Bat-bi-hiru erritmoa dugu balsean".
"Dantza eta musika elkarrekin doaz beti. Musikariak eta dantzariak dira txanpon bakar baten bi aldeak bezala", Agnes Cecconek ez du dudarik, dantzarako musikari egokiena zuzenekoa da.
Elkarrizketa: «Txanpon bakar baten bi aldeak dira dantzariak eta musikariak» (Berria, 2019-02-07)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16