Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aukeran dantza konpainia Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua

Dokumentuaren akzioak

Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua

Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua

Loraladia 2019 - Arriaga antzokia

"Herria da gorputza, hizkuntza bihotza"

Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua.

Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

BIZ HITZA ikuskizunak munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez.

Hizkuntzek elkar ulertzeko balio behar dute, bestela, balio hori galtzen dutenean, desagertzen hasten dira.

Euskara arriskuan sumatzean, ipar, hego, eki eta mendebaldeko euskaldunek batasunerako pausoak adostu zituzten, bakoitzak bereari uko egin gabe, guztiei elkarrekin dantzatzeko balioko zien erritmoa ondu nahian.

Aukeran dantza konpainiak eta Euskaltzaindiak ekoitzitako 'Biz Hitza' ikuskizuna martxoaren 16an estreinatuko da, Arriaga Antzokian

Fitxa

  • Gidoia: Xabi Paya
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Musika kreazioa & zuzendaritza: Aitor Etxebarria
  • Dantzariak: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Ane Anza

 

Biz Hitza, Aukeran dantza konpainia

  • Noiz: Martxoaren 16an, 19:30ean
  • Non: Bilbo, Arriaga antzokia
  • Prezioa: 6,50 - 18 euro. Sarreak salgai Arriaga antzokiaren webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aukeran dantza konpainia

Aukeran dantza konpainia