Dantza, antzerkia diziplina anitzak izango dira Donostiako antzeztokitan martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da dFERIA azokan. Donostia arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da, 32 konpainia, 33 ikuskizun eta 36 emanaldirekin. Aurtengo gaia boterea da, eta "nagusitasun hegemonikoa izateko edo aginte gorena islatzeko gaitasunari" begiratuko diote arte eszenikoetatik.
Aurtengoan 25 urte bete ditu arte eszenikoen erakuslehioak, hori dela eta asteburuan ere programazio berezia eskainiko da. Martxoaren 9an, hainbat kale ikuskizun izango dira bost espazioatan banatuta: Alderdi Ederren, Bulebarreko kioskoan, Konstituzio plazan, Bulebar-Bretxan eta Bretxako merkatuan.
Dantz egitaraua
Martxoak 9, larunbata
16:15 / 20:00 Ertza: Meeting point - Alderdi Eder
17:20 / 20:55 Kukai dantza: Topa - Konstituzio Plaza
18:00 / 21:30 UpArte: Todo encaja - Bretxa Merkatua
18:55 / 22:25 Meriko: Street pole dance, fire and pole - Boulevard-Bretxa
19:15 / 22:45 Sara Alvarez, Ortzi Acosta: Begiradak - Boulevard-Bretxa
12:00 Eszena dantza: 7 koreografo eta dantza pieza - Gazteszena
Denis Santacana: Madera - Gasteszena Amaia Elizaran: Block- Gasteszena Mey-Ling Bisogno: Shojo- Gasteszena Alessio Natale: The place- Gasteszena Clémence Juglet: El otro- Gasteszena Evie Demetriou: The more you dance the more you get- Gasteszena Jordi L. Vidal: An encounter - Gasteszena
14:30 LaRutan: Out of the blue II - Tabakalera
20:30 Kukai: Erritu - Victoria Eugenia antzokia
Martxoak 12, asteartea
11:30 Lasala: Luz - Gasteszena
20:00 Lava dantza konpainia: Bending the walls eta Beyond - Victoria Eugenia antzokia
Martxoak 13, asteazkena
11:30 Cielo Raso: Piedra - Gasteszena
13:15 eta 16:30 Mari Paula: Retropica - Victoria Eugenia Klub aretoa
Martxoak 14, osteguna
10:00 Un Poyo Rojo: Un Poyo Rojo - Intxaurrondo
11:30 Cristina Gomez konpainia: Cambiando el paso - Gasteszena
18:00 Markeliñe: Julietas, Romeo circo - Antzoki Zaharra
Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek , 8.000 kilometroko "putzua" gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko. Meeting point-en, jendeak topo egiten duen toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren "putzuetaz" eta itxaron behar den denboraz.
Zuzendaria: Asier Zabaleta
Dantzariak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.
Todo encaja ikuskizun bizia da, goren mailako teknika akrobatikoari eusten diona, baina oraingoan artistek beren alderdi gizatiarrena erakusten dute, umore-ukituak eta elementu bat eszenaratuta. Todo encaja lan freskoa da, bisuala, non sei lagunek emozio bizi-biziak kutsatuko baitizkiete ikus-entzuleei, bankina-jauzien, hegaldien eta giza dorreen bidez, eta aldi berean akrobaziaren alderdirik pertsonalena eta jostagarriena erakutsiz. Prest gero, arnasari eusteko!
Entrenatzailea eta zuzendari teknikoa: Vitaliy Motuzka
Barra-dantza tabu izan da beti Japonian, baina Merikok irudi hori aldatzea lortu du. Aire zabalean egiten du barra-dantza, eta erakustaldia eskaintzen, indar fisikoa eta mugimendu artistikoak konbinatuta. Dantza hunkigarria, ahaltsua eta fina da harena. Pertsonaia misteriotsu, polit eta xalo batek emakume indartsu baten fobiak adierazten ditu. Errepertorioan, su-dantzak eta aire-dantzak, era askotako dantza-teknika moderno eta originalekin batera.
Aire akrobazia ikuskizuna da Airean: akrobatek grabitate indarrari aurre egiten diote, indartsu baina aldi berean graziaz eta elegantziaz jantziriko mugimenduekin. Musikaz lagunduta sentiberatasun handiko pieza poetikoak eskainiko dituzte, akrobaziaren bertigoak ematen duen ikusgarritasunarekin konbinatuz.
Sharing Home gune ezegonkor bat da, non paretak garden bihurtzen baitira, eta hormak edo negoziatu edo inposatu egiten baitira. Mundu fisikoaren eta ideien munduaren arteko leku bat, non dena ez baita dirudiena, ez eta dirudiena izan behar lukeena ere. Burugabekeria arrazoizko baten eta ezin konta ahala arrazoi burugaberen artean, bertsotan biluzteko eta eroei dantzara irteten uzteko.
Koreografoa: Denis Santacana
Iraupena: 60 minutu
Martxoak 11 astelehena
Eszena dantza: koreografo eta dantzari desberdinek haien piezak aurkeztuko dituzte: Gazteszena 12:00
Maderan, koreografoaren esperientzian bertan inspiratua da dramaturgia, urte asko kanpoan bizi izan ondoren bere sorlekura itzultzen denean. Naturak jatorrira itzultzeko egiten dion deiaren eta hara berregokitzeko zailtasunaren arteko gatazka pertsonala, iraganeko mamuen kontrako borrokan.
Zuzendaritza: Denis Santacana Maiztegui
Antzezleak: Denis Santacana, Victor Fernandez, Yenalia Palmero
Blokatu, buxatu, galarazi, geldiarazi, oztopatu, bakartu… Blokeoak galarazi egiten dio norbaiti bere bizitza normala egitea, eta modu bat baino gehiagotan eragin diezaioke. Gizakiok, aldika, ezin izaten dugu adierazi erraz geure burua, eta zail egiten zaigu gauzen zentzua aurkitzea.
Zuzendaritza: Amaia Elizaran
Antzezleak: Leire Otamendi Amaia Elizaran
Musika: Lander Zalakain (Belako)
Produkzio musikala: Josu Ximun (Belako)
Kanpo begirada: Marti Güell
Diru-laguntzak: Karrikan, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Donostia Kultura, Etxepare
Manga-tik sortutako pertsonaia. Neskato txiki eta xalo bat, elementu magiko batzuk eta botere fantastikoak dituena. Begi handiok adierazten dute hori, begi-ninien distirak, ikusmira ulertezinen islak, betileen punta beltzek eta argi-burbuilek, bitxiki geldi, lanpara erraldoiak balira bezala, orainaldi beirakaraz iragan arraroa argitzen.
Bizi dugun garai honetan bistakoa da espazio falta, helburu atzeman ezina da nahi dugun lekua aurkitzea. The Placek, egunerokotasunaren bidetik, aurkezten du gizarte bat non boterea lortzeko borrokak piramidearen erpinean egonarazten duen, non ia beti indartsuenak irabazten duen ahularen lepotik, eta non batzuk besteokin korapilatuz gorenera iristen diren.
Koreografoa: Alessio Natale
Dantzariak: Sheila Bareas Luis, Iria Fernandez Lumbrera, Michele Manganaro, Andrea Montañés Andreu, Jose Montero Soriano
Musika: Karl Jankins (Allegretto), Olafur Arnald (Brim)
Identitatea bilatzea eta tinkatzea, gizartearen irudiaren garrantzia, eta nortasunaren alderdi desberdinak, izatea eta itxurak egitea tarteko. Ni neu izatea, besterik gabe: horrek beldurtzen gaitu gehien. Ikasgaia eman genuen inoren beharrak asetzeko, inoren ikuspuntuaren arabera bizitzeko, onartuko ez ote gintuzten beldurrez.
Koreografoa eta dantzaria: Clémence Juglet
Musika: Mike Sheridan, Harry Escott, Sandrine Piau
Lan honen oinarrian gorputza behartuta erabiltzearen ideia dago, salgai gisa, emakumeen sexu-esplotazioa dela eta. Aurpegirik gabeko norbait agertokian, gorputza behin eta berriz erakustera, saltzera eta birsaltzera behartua. Higidura fisikoaren hizkuntzaz egindako lan honek barnekoitasuna eta umorea konbinatzen ditu, higidura eta soinua, arriskua eta ustekabea.
Zuzendaritza eta antzezlea: Evie Demetriou
Aholkularia: Tabea Martin
Ahots coach-a: Cathryn Robson
Jantziak: Kristia Michaelidou
Argiztapen diseinua: Alexander Jotovic
Musika: Come and Play, Damian Lazarus
Komunikazioa eta banaketa: Cristina Pérez / peso producciones
An Encounter ikuskizunak akrobazia, dantza eta antzerki fisikoa konbinatzen ditu. Bi pertsonen elkartze samur eta beroa, hunkigarri gertatzen dena irribarre eta ustekabe sorta batean. Elkarrekin lotutako koadro eszenikoek osatzen dute sorkuntza-lan hau.
Antzezleak: Youri De Gussem, Julie Querre
Koreografia eta zuzendaritza: Jordi L. Vidal
Jantziak, osagarriak eta eszenografia: Perrine Langlais
Out of the blue II dantza garaikideko pieza bat da, formatu txikikoa, bi dantzarirentzat, kalean emateko pentsatua. Libreki dantzatzeko, mugitzeko, deskonektatzeko, errutinarekin eta ezarritakoarekin hausteko plazeraz gozatzeko beharretik sortua.
Erritun egin dute topo Kukai Dantzak eta Sharon Fridman koreografoak. Bizi-bidaia bat da Erritu, bizitzako etapak zeharkatzen baititu pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez, naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte.
Itzalpekoaren argitzea. Sakratu denaren iluntasuna. Luz bi munduren arteko aurkakotasunean dago oinarrituta: argiaren mundua eta iluntasunaren mundua. Antzezlanean sakratutasuna, araztasuna, leuntasuna, sotiltasuna, hauskortasuna… jorratuko dira; bestetik, zakarkeria, basakeria, ankerkeria… Eta hori guztia, sortutako mundu bakoitzean.
Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
Laguntzailea: Jaiotz Osa
Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa
Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Jaiotz Osa, Paula Parra
Musika: Johan Sebastian Bach, Jean Fraçois Vrod, Marilyn Manson, Henryk Górecki, David Lang Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
Bending the Walls zorionaren, askatasunaren eta ulertzearen bila gabiltzalarik jasaten ditugun murrizketen eta mugen munduaren araketa bat da: muga fisiko eta psikologikoak, geure baitan eta inguratzen gaituen munduan.
Beyond lanean, bilaketa badaezpadako eta etengabearen esperientzia planteatzen da, bizitzako ibilbidean aurrera bultzatzen gaituen bilaketarena, oroimeneko paisaia emozionaletan barrena. Egoera distopiko disonante bat, ibilia ziurgabetasunaren agertoki bilakatzen duena, etengabe behartzen gaituena geure bizitzako ibilbidea sortzera edo hartaz gogoeta egitera, ohartuki nahiz oharkabean eraikiz goazen paisaiaz.
Bending the walls
Koreografia: Fernando Hernando Magadan
Zuzendari artistikoa: Daniel Abreu
Errepikatzailea: Dominic Santia
Musika konposizioa: Luis Hernaiz
Testu-ahots: Gary Hill Around and About (1980)
Antzezleak: Luis Agorreta, Javier Arozena, Emiliana Battista Marino, Samuel Déniz, Carmen Fumero, Virginia Martín
Jantziak: Annemarije van Harten
Argiztapena: Tom Visser
Dramaturgia: Yvan Dubreuil
Beyond
Zuzendaritza: La intrusa. Virginia García, Damián Muñoz
Sormena: La intrusa antzezleekin elkarlanean
Zuzendari artistikoa: Daniel Abreu
Antzezleak: Luis Agorreta, Javier Arozena, Emiliana Battista Marino, Samuel Déniz, Carmen Fumero, Virginia Martín
Dramaturgia: Virginia García
Testua: Ana Redondo (La Intrusa)
Jatorrizko soinu banda: Jesús Díaz
Argiztapena eta jantziak: La intrusa Tenerifeko Auditorioko lantaldearekin elkarlanean
Cielo Raso konpainiaren azken lana Piedra, hiru interpreterentzat proposatzen da, erresistentzia, konkista eta porrota arakatzeko bide gisa. Gorputzaren gogortasuna eta hausturaren unea, ustekabeko zerbait balitz bezala harritzen gaituena.
Zuzendaritza: Igor Calonge
Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
Antzezleak: Ainhoa Usandizaga, Emma Riba, Victor Fernandez
Retropica dantza antropofagoaren performance bat da. Samba, bossa nova, orpoketa jaten ditu, eta kultura zerbait hermetikotzat daukan ikuspegia hausten du. Retropica emakumea da. Gosea da, sua, plazer muturrekoa ezti huts gisa, ekuatoreko zainetan dariola.
Ideia, koreografia eta performanzea: Mari Paula
Koreografia orientazioa: Airton Rodrigues, Angela Donat Mas
Un Poyo Rojok gurutzaketa interesgarria dakar dantzaren, kirolaren eta sexualitatearen artean. Gorputz-hizkuntzatik abiatuta, lan honek hizkuntza garaikidearen mugak arakatzen ditu, higidurari eta ondorengo interpretazioei buruz. Probokazioa, geure buruaz barre egiteko eta, horrekin batera, geure osotasuna onartzeko gonbita.
Etengabe aldatzen dugu pausoa… Bizitzak ezartzen digun erritmoari eusteko, jarritako helmuga batera iristeko, atzean geratutako lagun minari itxaroteko, dena eman genion haren atzetik joateko, geldialdia egin eta ulertzeko.
Koreografia eta ideia originala: Cristina Gomez
Zuzendaritza eszenikoa: Fuensanta Morales
Dantzariak: Cristina Gomez, Javier Monzon
Jatorrizko musika konposizioa eta gitarra: Francisco Vinuesa
Kantua: David Vazquez
Perkusioa: Kike Terron
Off-ahotsa: Antonio Canales
Koreografo gonbidatua: David Coria
Testua: Maria Pampanas
Argiztapen diseinua: Olga Garcia
Eszenografia eta leku eszenikoa: Oscar Alonso Sanchez (Rusti)
Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera. Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa. Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuaren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia.
Ideia eta dramaturgia: Markeliñe
Koordinazioa: Joserra Martínez
Antzezleak: Maitane Azpiroz, Itziar Fragua/Sandra F. Agirre Javier García "Mimo", Garazi Pascual, Begoña Peñaranda