Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Erdizka Lauetan

2014/05/24 18:30 Donostia, Egia Auzoko Plaza Handian

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2014/10/18 22:30 Hernani, Kiroldegia

Hernaniko San Joan Konpartsaren eskutik, Urriak 18an Hernaniko kiroldegian Haatik Dantza Konpainiak Errimak Oinetan ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du gaueko 22:30tan. Sarrerak salgai!

Informazio gehiago: www.haatik.com

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Gehiago irakurri

Erromeria Eguna

2015/07/18 10:45 Errenteria

Uztailaren 18an, Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, Erromeria Eguna ospatuko da Errenteria-Oreretan. Hamazazpigarrenez herritarrak plazara gerturatzea da ekimen honen helburua eta horretarako egun guztirako egitarau oparoa izango da.

Dokumentuaren akzioak

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2016/06/23 20:00 Antzuola, Herriko Plaza

Urtero lez, Udako solstizioa ospatuz Herriko plazan zuhaitza jaso eta haren inguruan soka-dantza egingo da.

Gehiago irakurri

I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa

2016/09/10 12:00 Iruñea

Larunbat honetan, irailak 10, Iruñeko Ortzadar Taldeak bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du. Topaketa honetan, Ortzadarrek beste hainbat eragileren laguntzaz sortu duen Nafarroako Dantzen Atlasean parte hartu duten taldeak gonbidatuko dira. Lehenengo edizioa honetan, Leitza eta Murchanteko taldeak gonbidatu dira.

Eguerdiko 12:00ean hasiko da eguna. Ordu honetan, Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko eta San Nikolas plazetan talde gonbidatuek euren dantzen adierazgarri bat eskainiko dute. Leitzako Aurrera Taldeak bertan ospatzen diren Ezpata Dantza eta Ingurutxoaren zati bat dantzatuko dute eta, Murchanteko taldeak, herriko jaietan erakusten den Paloteao-aren dantzak eskainiko ditu. Amaitzeko, 13:00etan, itxiera ikuskizun bat izanen da Udaletxe Plazan, Leitzako Aurrera Taldea, Murchanteko Paloteao taldea eta Ortzadar Dantza Taldearen eskutik.

Nafarroako ondare ez materialaren eta aniztasunaren adierazle den topaketa izan nahi du honakoak. Batasunaren Pribilegioaren ospakizun egunen kontestuan eta Iruñeko Erdi Aroko Azoka izanda, aukera paregabea da hiri honi bisitatxo bat egiteko eta gure dantzekin disfrutatzeko.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2014/05/16 20:15 Arrasate, Uarkapeko taberna

Herrixa Dantzan dantzaldiak berriz hasiko dira Arrasaten, leku berrian: Uarkape pilotalekuko tabernan. Bi saio programatu ditugu ikasturtea amaitu aurretik: maiatzaren 16an lehena, eta ekainaren 6an bigarrena. Ohi bezala, sarrera doan, parte hartzea libre, eta helburua, animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Portaloi elkartea.

Gehiago irakurri

Meting point

2020/07/19 12:00 Hondarribia (Kasino zaharreko lorategia)

MEETING POINT - SINOPSIA

 

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek , 8.000 kilometroko "putzua" gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko.  Eta ohartzeko nola askotan, bakoitzaren bizitzako labirintoak, batzuetan gurutzatzera iristen diren, eta  hortik aurrera, ginenak izaten galerazten diguten. Nola dantzarekiko pasioak agintzen duen  leku berri batetan, Break Dance-a eta Hip Hop-a bezelako lengoaiak, dantza garaikidetik datorren hirugarren persona baten begiradapean,  zera berri bat sortzeraino nahasten diren. Defini ezina den zera berri bat, baina biak (…edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.

 

 

 

 

FITXA ARTISTIKOA:

 

ZUZENDARIA: Asier Zabaleta.

 

DANTZARIAK: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza.

 

KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.

 

MUSIKA: Bosques de mi mente.

 

Gehiago irakurri

Beasaingo Dantza Topaketen XIV. eguna

2014/06/08 10:30 Beasain

Datorren igandean, ekainak 8, Beasaingo Dantza Topaketen XIV. eguna ospatuko da Loinatz Jaien barnean.Ohi bezala, Euskal Herri mailako lau dantza-taldek euren ikuskizunak eskainiko dituzte goizean zehar, eta arratsaldean berriz, erromeria izango da Txertubi taldearekin.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/03/09 12:00 Errenteria, Herriko plazan

Ohiko saioekin jarraiki, martxoaren 9an, hilabeteko bigarren igandearekin, Errenteriko Herriko plazan, muxikoak eta beste euskal dantzekin gozatzeko tenorea izanen dugu eguerdiko 12:00etan

Ez da dantzari trebea izan behar saioan parte hartzeko.

Antolatzailea: Beti Prest Elkartea

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Fresh-cool

2017/04/09 13:00 Usurbil, Mikel Laboa plaza

Usurbilgo V. Dantza Egunean hainbat ekitaldi antolatu ditu Orbeldi dantza taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago merkatal elkartearekin elkarlanean.

Tio Teronen semeak taldearen fresh-cool kale-ikuskizuna ikusteko aukera izango da "Bizi kalea" jaiaren barruan.

Gehiago irakurri

Dantzaldia Getarian

2014/05/31 23:00 Getaria

Getariako Euskal Jaiaren baitan dantzaldia Alaken taldearekin.

Gehiago irakurri

Kondairaren oihartzunak

2014/07/05 22:00 SOREASU ANTZOKIA, AZPEITIA

Urte eta erdi inguru lantzen aritu diren Kondairaren oihartzunak ikuskizuna taularatuko dute Sahatsako dantzari eta musikariek, Azpeitiko Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak, larunbatean 22:00etan Soreasu antzokian. Sorginen historio eta akelarreetatik hasi, errenazimendutik igaro eta "dantza, zezen eta makil jokoez hornitutako festen ospakizunetarainoko". 

Gehiago irakurri

Iruña Taldea San Lorentzo karrikako bestetan

2015/08/10 18:45 Errekoleten plaza

Urtero bezala Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du 18:45ean errekoleten plazan San Lorentzoko besten karietara.

Gehiago irakurri

Eskola 75

2015/08/09 19:30 Donostia, Konstituzio plaza

ESKOLAren 75. urteurreneko programaren barnean, ESKOLAk emanaldi berezia eskainiko du datorren abuztuaren 9an. ESKOLAk 40 urte baino gehiago daramatza Donostiako Aste Nagusian parte hartuz, baina aurtengo emanaldia benetan berezia izango da.

Bertan, dantza taldeak, abesbatzak, haur akademiak, jardinzayen konpartsak eta tanborradak hartuko dute parte, ikuskizun koloretsua eskainiz. Gainera, atal bakoitzeko partaide ohiek ere hartuko dute parte, belaunaldi ezberdinak ikusi ahal izango ditugu beraz dantzan eta kantuan.

Gehiago irakurri

Kimuak: Iñauzi eta berriak hazi

2018/02/09 21:00 Gasteiz, Andra Mari Zuriaren plazan

Araba, Sustraiak, Kaosa, Mozorroak, Berpiztea....

"Gaua, iluntasuna. Haizeak susmo berezi bat dakar. Se puede intuir el caos muy cerca. Propiciemos el desorden natural, hagamos fiestas de locos y locas, rompamos las jerarquías sociales; umeak, heldu izango dira; txiroak, aberats izango dira; emakumeak gizon eta paganoak fededun. Enmascarémonos para ser anónimos y liberarnos así de nuestros resentimientos. Critiquemos lo injusto. Perderemos nuestros privilegios en estos días para después darle paso de nuevo al orden. Lurra gure dantzeekin esnatuko dugu, deabruak zintzarrien hotsekin uxatuko ditugu. Kaosa goza dezagun, bihar-etzi guztia bere horretara itzuliko baita." 

Hitz hauek ongi adierazten dute Indarra Kultur Elkarteak aurten sortutako ikuskizun berria. 

                                      Eta Kimuak hazita

                                       Prest daukagu Jaia!

Gehiago irakurri

Haatik: Lau eme

2018/06/10 19:00 Gasteiz, Santa Maria Plaza

Haatik Konpainiak aurkeztu berri duen Lau Eme lana ikusteko aukera izango da Gasteizen ospatzen den Kaldearte jaialdiaren egitarau barnean.  

Teaser LAU EME from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.

FITXA ARTISTIKOA

ZUZENDARIA: Aiert Beobide

DANTZARIAK: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Jone Amezaga

ESTILISMOA: Ramón García

PRODUKZIOA ETA DISEINU GRAFIKOA:  Iurre Aranburu

TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide

Info + : www.haatik.com

Gehiago irakurri

Aintzina Pika

2007/04/07 22:00 Barkoxe, pilotalekuan

Aintzindariak Elkartea

Gehiago irakurri

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Mutu' dantza ikuskizuna

2021/04/25 18:00 Sutegiko auditoriuma

"Zenbat unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte, eta, beste zenbaitetan ez dago zer esanik..."

MUTU komunikazioko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen. Erlazio pertsonalek jasaten dituzten eraldaketen isla da.

Giza-erlazio zuzenen gainbeheraren irudia.

  • Konpainia: Myriam Perez Cazabon.
  • Ideia, zuzendaritza eta koreografia: Myriam Perez Cazabon.
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Eneko Gil eta Myriam Perez Cazabon.
  • Musika: Maite Arroitajauregi - Mursego.
  • Kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga.
  • Iraupena: 45 minutu.

 

Sarrerak, 5 €, usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke.

Gehiago irakurri

Aiko dantza asteburua areatzan

2014/05/17 17:00 Areatza

Dantza asteburua dantza jauzi eta mutildantzen inguruan.

Gehiago irakurri

Oñatz dantza taldearen 50. urteurreneko hasiera ekitaldia

2020/01/18 12:00 Oñatiko udaletxean

Kaixo:

Gonbidatu gura zaituztegu, urtarrilaren 18an, egingo dugun urteko lehen ekitaldira.

Egun horretan eguerdiko 12:00etan udaletxeko pleno aretoan prentsaurrekoa emango dugu gure urteko egitaraua aurkezteko. Prentsaurrekoan, gainera, azalduko ditugu gure logo eta leloaren -gure sokaren gorulariak- nondik norakoak eta horren sorkuntza prozesua.

Hor ez da amaituko, gainera, lehen eguneko programazioa; izan ere, 50 dantzari Soka dantzan aterako dira herriko plazara, ekitaldi xume baina indartsua eskainiz.

Eskerrik asko aldez aurretik.

Gehiago irakurri

Folklore Azoka: hitzaldiak

2017/06/10 12:00 Portugalete, Merkatuan

- 12:00 Argibel Euba: Basker: 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak.

- 13:00 Sabin Egiguren: Una vida dedicado con el Bizkai Euskal Folklor Elkartea a la danza tradicional vasca.

- 18:30 Jabier Belasko: El carnaval rural vasco, lo que la ciudad no ve.

Gehiago irakurri

Dantzaldi klandestinoa

2018/01/04 18:00 Iruña, Maravillas gaztetxea (Nabarreria)

Proiektu berria heldu da gaztetxera: dantzaldi klandestinoak. Dantza tradizionaleko eta balfolk munduko hainbat dantzazalek antolatutako egitasmoa da. Hilabetean behin dantzarako hitzordua izanen da Iruñeko Maravillas gaztetxean (Nabarreria kalean). Mazurka, jota, porrusalda, skotis, jauziak, kalejirak, habanerak, branleak, kontradantzak, borobil zirkasianoak... Egitasmoaren aurkezpena urtarrilaren 4an izanen da, gaztetxean dantzaldi horietarako atondu den gelan. Bertako musikariak ariko dira, eta nahi duenak bere musika tresna eraman dezake gainerako musikariekin batera aritzeko.

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak

2017/02/18 12:00 Oñati, Foruen Enparantza

Tio Teronen Semeak taldeko kideek beraien urteko lehen "Freshcool" emanaldia egingo dute inauteri giroan. Dantza, zuzeneko musika, umorea eta beste hainbat kopla txantxikuentzat eta Oñatiko plazara gerturatu nahi duzuen guztiontzat.

Gehiago irakurri

Nondik nora folklorea?

2021/10/30 00:00 Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxea

Urriaren 30etik azaroaren 28ra Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean izango da "Nondik nora folklorea?" erakusketa; Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gasteizko Udalak  babestua, eta  Vital Fundazioaren kolaborazioarekin.

Urriaren 30tik azaroaren 27arte irekita egongo da Hegoalde Gizarte Etxeko erakusketa aretoan (Alberto Schommer Kalea, 10 01006 Gasteiz). Egunero: Goizeko 8:30etatik etan gaueko 21:30ak arte.

Erakusketa martxan da berriro. Nondik nora folklorea? Folkloreak postaz ere bidaiatzen du, eta erakusketa honetan dantzak, jantziak, mozorroak, musika-tresnak eta abar azaltzen dituzten ehunka posta-seilu ikus ditzakezue.

Ez dago munduan bere folkloreari buruzko seiluren bat jaulki ez duen herrialderik; bere tradizioak, ohiturak, musika edota nortasuna agertzen duten seiluak. Irakasbide ere izan daitezke, berezko folklorea ezagutzen ez duten herritarrengana hurbiltzeko, adibidez, era grafiko eta urri samarrean bada ere.

Bagaude seiluak aitzakia ona direla beste zenbait gauza erakusteko, eta beste zenbait istorio kontatzeko: Neolitotik aro espazialera, Atlantikoko Iberiatik Kaukasoko Iberiara, inauteriez eta ezpata-dantzez, etxe partikularretan egiten diren dantzaldiez eta estadio handietan egiten direnez...

Horretarako, Juan Antonio Urbeltz folkloristaren laguntza ordainezina izan dugu, baita Roberto Etxebarria musikariarena ere, erakusketarako propio istorio labur bat idatzi duena.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/06/01 17:30 Balmaseda, San Severino Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera Euskal Eskola Publiikoaren Egunean.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Sahatsa: Lesakan Zeharka

2015/07/05 20:30 Azpeiti, Soreasu Antzokia

Aurtengo “Azpeitia Dantzan” barne, Sahatsa dantza taldeak “Lesakan Zeharka” emanaldia eskainiko du.

Azpeitiako Soreasu antzokian izango da uztailak 5, 20:00tan.

LESAKAN ZEHARKA -

Inauteriak joan dira eta zaku zaharrak beren dantzariei mesfidati daude begira, izan ere egun hauetan, Fermin Deunaren jaietan murgilduta, dantzariek Lesakako kaleak zubi  gaineko eta zeharkakoz zeharkatuko baitituzte eta Onin ibaiaren ertzean, beren Zubi Gainekoarekin orekari  erronka egingo diote. 
Lesaka utzi ostean, Arantzako eta Baztango lurretako soka dantza eta dantza jolasek aurre hartuko diote makil joko eta bukaerako erromeriari

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2014/06/06 20:15 Arrasate, Uarkapeko taberna

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizionalekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Portaloi elkartea. Sarrera doan eta parte hartzea libre.

Gehiago irakurri

Ostadar Dantza Taldea: Gabonetako ikuskizuna

2014/12/27 19:30 Beasain, Usurbe Antzokia

Ostadar dantza taldeak Gabonetan egin ohi duen urteroko ikuskizuna eskainiko du abenduaren 27an, 19:30ean Beasaingo Usurbe Antzokian. Urtero bezala, Euskal Herriko hainbat lekutako dantza ezberdinak ikusi ahal izango dira ekitaldian. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da.

Gehiago irakurri

Elirale: 01.01

2017/06/03 16:30 Ezpeleta, Pilota plaza

Dantzaria eta atabalariak galarrots karrika performantzia eskaintzen digute. 

01.01 LagunArte eta EliralE lankidetzari esker egindako sorkuntza da.


Talde artistikoa

  • Dantzariak: Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai 
  • Musika-zuzendaritza : Kristof Hiriart
  • Zuzendaritza koreografikoa : Pantxika Telleria 
  • Laguntzaile koreografikoa: Arantxa Lannes
  • Feldenkraïs TM metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley 
  • Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina

Iraupena : 30 minutu

Edukia
Gorputza eta danborra, dantza eta musika.
Dantzaria eta musikaria uztartu egiten dira dantza jauzien sistemaren muinean ikuslierra sarraraziz.  

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2014/11/30 19:00 Getaria, Getariako Herri Eskolako Aretoa

Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Getariako Herri Eskolako Aretoan. Azaroak 30 Igandea, arratsaldeko 19tan.

http://haatik.com/errimakoinetan/

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Emanaldiaren argazkiak hemen: 

http://haatik.com/argazkiak/argazkiak-errimak-oinetan/


Gehiago irakurri

Portu Zaharreko Jaiak 2019

2019/08/11 22:00 Algortako Portu Zaharra

Urtero bezala, eta Jai Batzordearen gonbidapenari esker, Portu Zaharreko jaietan parte hartuko du Itxas Argia Dantza Taldeak. Aurton, dantzaldia abuztuaren 11n egingo dugu (igandea), gaueko 22:00etatik aurrera, eta sokamuturraren ostean, hormatzar handian. Gonbidatuta zaudete!

Gehiago irakurri

Alkartasuna: emanaldi berezia

2014/05/31 20:00 Pasai Antxoko Zumardia

50 urteetan dantza taldetik pasa diren partaideek emanaldia eskainiko dute Pasai Antxoko Zumardian, gaur taldean daudenekin batera.

Gehiago irakurri

Iruña Taldea

2015/09/05 19:00 Biurrun

Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du Biurrungo festetan arratsaldeko 19:00etan.

Gehiago irakurri

Mairuaren Alardea

2016/07/16 19:00 Antzuola, Herriko Plaza

Uztaileko hirugarren larunbatarekin batera Mairuaren Alardea ospatuko da Antzuolan. Alardearen zati diren Antzuolako Trokeo dantzak ikusi ahal izango dira, eta baita Iparragirreren bertsoekin batera dantzatzen den zortzikoa ere.

Gehiago irakurri

Kimuak, Iñausi eta berriak hazi

2019/03/01 20:30 Gasteiz, Plaza Berria

Indarra Euskal Kultur Elkartea, 40 urtez Gasteizko inauteriak musikaz eta dantzaz blaitzen.

2019an pausu berri bat emango dugu, eta honekin batera, Inauteriak ospatzen 40 urte daramagula ospatu nahi dugu. "Kimuak: Iñausi eta berriak hazi" ikuskizuna aurkeztuko dugu. Herri inauterien funtsa oinarri hartuz, neguaren amaierak eta gauzen berritzeak gure herrialdean alaitasuna eta koloreari bide ematen dion modua erakutsi nahi dugu. Horregatik, herritarrak gonbidatzen ditugu istorio honen estreinaldira etor daitezen Gasteizko Plaza Berrira, martxoaren 1ean, ostirala, 20:30etan."

 

Gehiago irakurri

Alaken Taldea: erromeria

2014/06/26 18:00 Zarautz, San Pelaio

Zarauzko San Pelaio jaiak direla eta erromeria izango da urteroko moduan dultzainero, trikitilari, txarangaz lagundutako kalejiraren ondoren. Aurten, arratsaldeko erromeria Alaken taldeak girotuko du eta amaiera emateko Larrain Dantza Lizarrako Dultzaineroekin. 

Gehiago irakurri

Argi soinua

2006/12/16 20:00 Iruñea, Gaiarre antzokia

Iruñeko Olentzeroaren 50. urteurrena ospatzeko prestatu den ikuskizun berezia. Doinuak, dantzak, irudiak... argiaren joko bat ikuskizuna bilakaturik.

Gehiago irakurri

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Euskal dantzak eta generoa' hitzaldia

2021/04/23 19:00 Sutegiko auditoriuma

Oier Araolaza dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen da batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten du lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazioa, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.

"Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" bere doktorego tesia oinarritzat hartuta hitzaldia emango du.

Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi da: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.

Ekitadirako sarrerak usurbilkultura.eus plataformak eskuratu daitezke.

Gehiago irakurri

Heldu sokari

2015/06/20 22:00 Iruñea, Ziudadela

Oberena dantza taldeak emanaldi berezia eskainiko du Iruñeko Ziudadelan. Sokari helduta ikusleak txoko batetik bestera ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Aiko dantzaldia

2014/05/31 17:00 Azkaine

Gehiago irakurri

Folklore Azoka: hitzaldiak

2017/06/11 12:00 Portugalete, Merkatua

-12:00 Aingeru Berguices: El baile de la Casilla Abando-Bilbao y la expansión del acordeón en Bizkaia.

- 13:00 Patxi Laborda: Gureak ote, betikoak omen.

Gehiago irakurri

Dantzaldi klandestinoa

2019/02/28 20:30 Iruñea, Geltoki (Oliveto kondea 6)

Hilean behin Iruñean antolatzen den dantzaldia. Dantza tradizionaleko eta balfolk munduko zenbabait dantzarik antolatutako egitasmoa da. Iaz Maravillas gaztetxean egiten zena, orain Geltokin izanen da, hilabeteko hondarreko ostegunetan. Mazurka, jota, porrusalda, skotis, jauziak, kalejirak, habanerak, branleak, kontradantzak, borobil zirkasiarrak... Denetarik dantzatzeko parada izanen da. Saio irekia da, baita musikariendako ere.

Gehiago irakurri

VI. Bazkaria eta bailoteo

2019/12/15 11:30 Lizarra, San Martin Plaza

Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerrak, VI. Bazkari eta bailoteo eguna antoaltu dute. Hona hemen egitaraua:

  • 11:30 Gustavo de Maeztu Museora bisita
  • 13:00 Dantza Poteo Eingo taldearekin
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:30 Dantzak

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/04/06 12:00 Irun, San Juan plazan

Muxikoekin eta beste herri-dantzekin gozatzeko aukera izango dugu hilaren lehen igande honetan, apirilaren 6an, eguerdiko 12etan Irungo San Juan plazan.

Dantzaldi irekia da. Ez da, beraz, dantzari trebea izan behar parte hartu ahal izateko.

Gehiago irakurri

Sestaoko Eusko Lorak taldearen III. ezpata dantza

2021/09/25 13:00 Sestao, El Carmen auzoa

Sestaoko Eusko Lorak taldearen urteurreneko III. ezpata dantza (2020ko edizioa).

Gonbidatuak: Jaizkibel Konpainia.

Gehiago irakurri

Azpeitia - Elegante eguna

2008/02/03 00:00 Azpeitia

2008ko inauteriak

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

2015/06/28 18:00 Ordizia, Plaza Nagusia

San Pedro bezperako erromeria Ordizian. Musika tradizionalen gainean, proposatuko ditugu dantzak lotuan egiteko, soltean egiteko, sokan, korruan, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak...

  • Arkaitz Miner: arrabita, perkusioa, ahotsa.
  • Txus Aranburu: soinua, perkusioa, ahotsa.
  • Amaiur Cajaraville: kontrabajua, ahotsa.
  • Patxi Montero: dantza gidaria


Antolatzaileak: Amets Bide dantza taldea, Ordiziako Udala.


Gehiago irakurri

Debagoieneko dantzarien eguna

2017/05/13 11:30 Aretxabaleta

2017ko Debagoieneko dantzari eguna ospatuko da. Goizean kaleetan txistulariekin pasakallean irten eta plazan egingo da saio nagusia. Arratsaldean, modu informalagoan kalean dantzan arituko gara.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2014/06/21 12:00 Azkoitia, Insausti palazio aurrean

Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen (RSBAP) 250. urteurreneko ekitaldietan ezpata-dantza egingo du Sahatsa dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Elirale: 01.01

2017/06/03 19:00 Ezpeleta, Pilota plaza

Dantzaria eta atabalariak galarrots karrika performantzia eskaintzen digute. 

01.01 LagunArte eta EliralE lankidetzari esker egindako sorkuntza da.


Talde artistikoa

  • Dantzariak: Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai 
  • Musika-zuzendaritza : Kristof Hiriart
  • Zuzendaritza koreografikoa : Pantxika Telleria 
  • Laguntzaile koreografikoa: Arantxa Lannes
  • Feldenkraïs TM metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley 
  • Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina

Iraupena : 30 minutu

Edukia
Gorputza eta danborra, dantza eta musika.
Dantzaria eta musikaria uztartu egiten dira dantza jauzien sistemaren muinean ikuslierra sarraraziz.  

Gehiago irakurri

Sahatsa Dantza Taldea

2015/11/28 18:00 Azkoitia, Baztartxo Antzokia

Sahatsa dantza taldearen emanaldi berezia Azkoitiko Musika banda eta Iraurgi abesbatzaren laguntzarekin.

1. Atala: Carmina Burana- Musika banda / Iraurgi Abesbatza

2. Atala: Bidasoa- Sahatsa dantza taldea / Musika banda /Iraurgi abesbatza

3. Atala: Bardeak- Sahatsa dantza taldea / Musika banda /Iraurgi abesbatza

Gehiago irakurri

Alkar Txiki: aurkezpena

2014/06/01 12:00 Pasai Antxoko Zumardia

Alkartasuna euskal dantza taldeko txikienek, Alkar Txikii taldeak, urtean zehar landukako dantzak eskainiko ditu.

Gehiago irakurri

Iruña Taldea Tirapun

2015/08/19 18:30 Tirapu

Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du Tirapu herriko festetan arratsaldeko 18:30ean.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/06/15 17:10 Lekeitio, Herriko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Haatik: Lau eme

2019/08/02 20:00 Hernani, Ave Maria parkea

Hernanin ospatzen den Uda Parkean ekintzaren barnean LAU EME ikusteko aukera izango da.
Konpainiaren lan berriak emakumeari ematen dio ikusgarritasuna eta urteetan zear ahalduntzearen bilaketan egin behar izan duen borroka agertzen du.  
Zuzeneko ahotsak, mugimendu zaindu eta estetika sendo batek sentsazioez betetako lan bat izatea lortzen dute.

 

Teaser LAU EME from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.

FITXA ARTISTIKOA:

ZUZENDARIA: Aiert Beobide

DANTZARIAK: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga

ESTILISMOA: Ramón García

PRODUKZIOA ETA DISEINU GRAFIKOA:  Iurre Aranburu

TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide

Info + : www.haatik.com

Gehiago irakurri

Zehar Markinarte jaialdian

2020/10/17 21:00 Markina-Xemeingo Pilotalekuan

MARKArte_MARKINA XEMEINGO I.ARTE ESZENIKOEN JAIALDIAn
IKUSKIZUNA: ZEHAR
NON: Markina-Xemeingo Pilotalekuan
NOIZ: 17/10
ORDUA: 21.00
PREZIOA: 5€
 
SINOPSIA:

Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?

Pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat.

Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

 
FITXA TEKNIKOA:

ZUZENDARITZA:

Asier Zabaleta.

INTERPRETEAK:

Asier Zabaleta eta  Iñar Sastre. 

KOREOGRAFIA:

Asier Zabaleta.

BEREZKO MUSIKA:  

Iñar Sastre. 

TESTUAK:

 Asier Zabaleta.

BIDEO EDIZIOA:  

David Bernués.

ARGIEN DISEINUA ETA TEKNIKA:

Junki Mayo.

SOINU TEKNIKA:

Itziar Bote

EKOIZPEN TEKNIKOA:

 ERAGIN STAC

ESZENOGRAFIA:

 Pello Artola

JANTZIAK:

Asier Zabaleta, Klara Artola.

ERAKUSKETAKO ARGAZKIAK:

Asier Zabaleta.

ERAKUSKETAREN KOMISARIOA:

Gorka Bravo

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak

2017/02/19 14:55 Lizartza, pilotalekua

Tio Teronen Semeak taldeko kideek beraien "Freshcool" emanaldia eskainiko dute inauteri giroan, herri bazkariaren ondoren. Dantza, zuzeneko musika, umorea eta beste hainbat kopla Lizartzako otsoentzat eta bertako pilotalekura gerturatu nahi duzuen guztiontzat.

Gehiago irakurri

Alaken taldea

2014/11/02 12:00 Zarautz, Musika Plaza

Dantzaldia Zarauzko Musika Plazan Alaken taldearen eskutik; jauziak, fandangoak,  arin-arinak, bikote dantzak...

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2014/12/12 19:00 Pasaia, Pasai Antxoko Azoka

Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Datorren Abenduak 12an Pasai Antxoko Azokan, arratsaldeko 19tan.
Sarrerak 5 eurotan eskuragarri Leunda, Kamio eta Mimos tabernetan.
Aurreko astean Errimak Oinetan eskeintzen genuen 40. aldia izateak Getariako emanaldia berezia egin bazuen, oraingoan Gotzon Pozak eskeiniko duen azken emanaldia izateak egingo du berezi. Bene benetan, inoiz ikusteko aukerarik izan ez badezu berriro errepikatuko ez den interpretazio bat galtzeko arriskuan zaude. Merezi du!!! Eta agur esteko non hobe eta bere herrian, Pasai Antxon. Bere dantzako lehen pausuak eman zituen Alkartasuna Euskal Dantza Taldekoen babesarekin. Ez galdu!!!!

http://haatik.com/errimakoinetan/

Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Getariako Herri Eskolako Aretoan. Azaroak 30 Igandea, arratsaldeko 19tan.

http://haatik.com/errimakoinetan/

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Emanaldiaren argazkiak hemen: 

http://haatik.com/argazkiak/argazkiak-errimak-oinetan/


Gehiago irakurri

Aiko Dantza asteburua areatzan

2014/05/17 17:00 Areatza

Jauzi eta mutildantzen inguruko ikastaroak, Josu Garate, Patxi Laborda eta Claude Iruretagoiena dantza maisuekin.

Dantzaldia Areatzako plazan larunbatean arratsaldeko 19:00etan

Gehiago irakurri

"51 bai!" Portugaleteko Berriztasuna Taldearen urteurren-ikuskizuna

2021/12/19 18:30 Zubi Alde Kiroldegia

 

2020an 50 urte bete zituen taldeak eta urte osorako programazioa zeukaten aurreikusita. Pandemiak, ordea, ekitaldi gehienak bertan behera uztera behartu zituen eta, aurten, 2021ean, urteurreneko ospakizun nagusiari berrekitea erabaki dute. 

Abenduaren 19an “51 bai!” izeneko ikuskizuna eskainiko dute, Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian, arratsaldeko 18:30ean. Ekitaldian taldearen partaide diren belaunaldi guztiak elkartuko dituzte, bai eta erromeria dantza-ikastaroetan ibiltzen direnak zein garai batean taldean dantzari eta musikari ibilitakoak. Horrez gain, herriko Pleamar, Sorozabal, Barbis, Salazar eta Santa Maria abesbatzek eta Txantreako Gaiteroek ere hartuko dute parte. 

Sarrera doakoa izango da eta Portugaleteko Santa Klara kulturgunean eta www.portugalete.org webgunean banatuko dira abenduaren 13an, goizeko 9etatik aurrera.

Gehiago irakurri

Zer da Oñatz? mahai ingurua

2020/01/22 19:00 Oñatiko Gaztelekua

Kaixo:
Oraingo honetan gonbidatu gura zaituztegu Zer da Oñatz? ekitaldira.
Bertan jorratuko ditugu Oñatz familiako kide guztiok, hastapenetatik oraintxu arterako gora-behera guztiak, aurkezle eta moderatzaile bik saioa gidatzen duten bitartean. Gainera, hainbat bideo motzen emanaldia ere egingo dugu, jarduna aberastu asmoz.
Hilaren 22an, asteazkenean, izango da, Oñatiko Gaztelekuan, iluntzeko 19:00etan.
Zatoz!

Gehiago irakurri

Haatik: Lau eme

2018/10/13 18:30 Zizurkil

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ospatuko den PLAZIDA OTAÑO OROITUZ, EMAKUMEEN ISILPEKO EMARIA ikuskizunaren barruan.

Konpainiaren LAU EME lan berriak emakumeari ematen dio ikusgarritasuna eta urteetan zear ahalduntzearen bilaketan egin behar izan duen borroka agertzen du.  Zuzeneko ahotsak, mugimendu zaindu eta estetika sendo batek sentsazioez betetako lan bat izatea lortzen dute.

 


FITXA ARTISTIKOA:

ZUZENDARIA: Aiert Beobide

DANTZARIAK: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Jone Amezaga eta Amaiur Luluaga

ESTILISMOA: Ramón García

PRODUKZIOA ETA DISEINU GRAFIKOA:  Iurre Aranburu

TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide

Info + : www.haatik.com

 

Gehiago irakurri

Ereintza dantza taldea: Gu Agustina

2019/01/18 20:00 Hernani, Ezkiaga pasealekua

Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Osagai hauek emakumezko raketisten ibiliak jarriko ditu plazan ‘Gu Agustina’ ikuskizunak Ereintza Dantza Taldearen eskutik.

Ereintza Dantza Taldeak Gu Agustina ikuskizuna eskainiko du Hernanin Txotx denboraldiaren hasierako ekitaldian. Ikuskizuna 20:00etatik aurrera ikusteko aukera izango da Ezkiaga pasealekuan, eta euria eginez gero emanaldia Atsegindegiko aterpera lekualdatuko litzateke. Agustina Otaola raketistaren inguruko ikuskizuna da. 

  • Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea
  • Bertsoak: Maddalen Arzallus
  • Bertsolaria: Oihana Iguaran
  • Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Iñaki Letamendia eta Itziar Etxegia.
  • Koreografia: Jon Maya

Gehiago irakurri

Dantzaldi klandestinoa

2019/03/28 20:30 Iruñea, Geltoki (Oliveto kondea 6)

Hilean behin Iruñean antolatzen den dantzaldia. Dantza tradizionaleko eta balfolk munduko zenbabait dantzarik antolatutako egitasmoa da. Iaz Maravillas gaztetxean egiten zena, orain Geltokin izanen da, hilabeteko hondarreko ostegunetan. Mazurka, jota, porrusalda, skotis, jauziak, kalejirak, habanerak, branleak, kontradantzak, borobil zirkasiarrak... Denetarik dantzatzeko parada izanen da. Saio irekia da, baita musikariendako ere.

Gehiago irakurri

Csángó: hungariarren musika eta dantza

2018/01/26 20:00 Iruñea, Erraldoien txokoa

Csángó hungariarren musika kontzertua eta bertako dantza tradizionalen plaza-dantza.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/06/21 21:00 Aulesti, Herriko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Gero Axular: Agorrila

2018/04/14 19:00 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Gero Axular Dantza Taldeak Azpeitiko Soreasu Antzokian aurkeztuko du bere azken ikuskizuna, Agorrila.

Sarrerak salgai: http://uztarria.eus/agenda/1520867263

Gehiago irakurri

Elirale: Bihotz 2

2017/06/30 22:45 Lekorne, Garroa - EHZ festibala

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian ?
Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera ?
Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak ?

Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga ? ...
Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da. 

Distribuzioa

  • Dantzariak : Chloé Sindéra, Oihan Indart.
  • Koregrafoa : Pantxika Telleria.
  • Koregrafo laguntzailea : Jose Cazaubon.
  • Musika konposaketa : Manu Matthys.
  • Komunikazioa : Marion Morin
  • Ekoizpena : Marion Morin 

Edukia

Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat da.
Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan.
Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez. 

Gehiago irakurri

kimuak , iñausi eta berriak hazi

2020/02/21 20:00 Gasteizko plaza Berria

Berriz ere, kaosa bueltatuko da. Berriz ere, dana hankaz gora jarriko da eta berriz ere, musikaz eta dantzaz lurra astinduko dugu esnatzeko eta guztia bere horretara bueltatuko da.

Adar txarrak moztu ditzagun kimu berriak hazi daitezen!!!!!!

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/06/22 11:30 Hendaia, Gaztelu zahar pilotalekua

Ohi bezala, hilabetearen laugarren igandearekin, muxiko-saio bat izango dugu Hendaian, eguerdiko 11:30ean Gaztelu zahar pilotalekuan, 2013-2014 denboraldiko azken saioa, hain zuzen ere.

Sarrera irekia da. Ez da dantzari trebea izan behar parte hartzeko.

 Antolatzailea: Mutxiko Dantza Elkartea

Gehiago irakurri

Aiko: dantzaldi erromeria

2015/07/09 12:50 Iruñea, Txoko Oinez, Takonera parkean

San Ferminak 2015. Oinez Txokoa. VistaBella-Takonera

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Alake taldea

2015/01/18 12:20 Zarautz, Musika Plaza

Alaken taldearen eskutik dantza saioa Zarauzko Musika Plazan; jauziak, fandangoak, dantza lotuak...

Gehiago irakurri

Debagoieneko Dantzarien eguna, 25. urteurrena

2018/04/21 12:00 Arrasate

Debagoieneko Dantzarien egunaren 25. urteurrena ospatuko da Arrasaten. Azken 25 urteetan Dantzari egun hauetan parte hartu duten debagoiendar guztiak gonbidatuak izan ondoren, bailarako 400 dantzaritik gora elkartuko dira bertan. Tartean izango dira:

  • Oinarin dantza taldea (Antzuola)
  • Arrostaitz dantza taldea (Arrasate)
  • Lore Gazteak dantza taldea (Arrasate)
  • Oñatz dantza taldea (Oñati)
  • Leizarra dantza taldea (Aretxabaleta)
  • Xamatz dantza taldea (Bergara)
  • Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza)

 

Gehiago irakurri

Pasai Antxo: soka-dantza

2014/06/23 22:30 Pasai Antxo, Zumardia

Ekainaren 23ko gau magikoan, Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak ere soka dantza egingo du. 22:30etan izango da Zumardian. Herritarrak txapela beltzarekin jaisteko animatu nahi ditu, bai eta eztarriak berotuta ekartzeko. "Orain arte behar,hemendik aurrera gari".

Gehiago irakurri

Barakaldo Erromerian 2007

2007/04/14 20:00 Barakaldo, San Vicente plaza

Erromeria Barakaldon. Laguntasuna dantza taldeak antolatuta eta Barakaldoko Udalak lagunduta

Gehiago irakurri

Aiko erromeria

2014/06/06 21:00 Igorre, txoznagunean

Gehiago irakurri

Dantzaldi klandestinoa

2019/09/26 20:30 Geltoki

Hilean behin Iruñean antolatzen den dantzaldia (normalki, hilabeteko hondarreko ostegunetan). Dantza tradizionaleko eta balfolk munduko zenbait dantzarik antolatutako egitasmoa da. Mazurka, jota, porrusalda, skotis, jauziak, kalejirak, habanerak, branleak, kontradantzak, borobil zirkasiarrak... Denetarik dantzatzeko parada izanen da. Saio irekia da, baita musikariendako ere.

Gehiago irakurri

XIII. Folklore Azoka

2018/06/09 10:30 Portugalete, Merkatua eta Orube plaza

Elai Alai Kultur Elkartetik urtero antolatzen dugun Folklore azokaren XIII. edizioa. Datozen ekainaren 9 eta 10ean Portugaleteko merkatuan gure folklorearekin eta ingurukoekin lotutako luthierrak, artisauak, jantziak... bilduko dituen azoka izango dugu. Honekin batera, azoka eta Portugaleteko alde zaharra alaitu eta jantziko dituen kalejira, tailer, dantzaldi, hitzaldi, kontzertu eta abarren programa izango dugu.

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

2015/09/13 19:00 Elorrio, plaza

Dantzaldia Elorrion, Ferixa Nagusiko jaien barruan. Musika tradizionalen gainean, proposatuko ditugu dantzak lotuan egiteko, soltean egiteko, sokan, korruan, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak...

  • Arkaitz Miner: arrabita, perkusioa, ahotsa.
  • Txus Aranburu: soinua, perkusioa, ahotsa.
  • Amaiur Cajaraville: kontrabajua, ahotsa.
  • Patxi Montero: dantza gidaria


Antolatzailea: ElorriokoUdala

www.youtube.com/c/Txertubi

Gehiago irakurri

Ereintza eta Maddalen Arzallus: Gu Agustina

2019/04/18 12:00 Bilbo, Guggeinheim museoaren kanpoaldea

Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Osagai hauek emakumezko raketisten ibiliak jarriko ditu plazan ‘Gu Agustina’ ikuskizunak Ereintza Dantza Taldearen eskutik Bilboko Basquefestean.

Ereintza Dantza Taldeak Gu Agustina ikuskizuna eskainiko du Bilbon Basquefest jaialdiaren baitan. Ikuskizuna 12:00etan eta 18:00etan ikusteko aukera izango da Guggenheim museoaren kanpoaldean. Agustina Otaola raketistaren inguruko ikuskizuna da. 

  • Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea
  • Bertsolaria: Maddalen Arzallus
  • Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Iñaki Letamendia eta Itziar Etxegia.
  • Koreografia: Jon Maya

Gehiago irakurri

Haatik: Lau eme

2019/06/16 20:00 Anoeta

Anoetako jaien egitarau barnean.

Konpainiaren LAU EME lan berriak emakumeari ematen dio ikusgarritasuna eta urteetan zear ahalduntzearen bilaketan egin behar izan duen borroka agertzen du.  Zuzeneko ahotsak, mugimendu zaindu eta estetika sendo batek sentsazioez betetako lan bat izatea lortzen dute.


FITXA ARTISTIKOA:

ZUZENDARIA: Aiert Beobide

DANTZARIAK: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Jone Amezaga eta Amaiur Luluaga

ESTILISMOA: Ramón García

PRODUKZIOA ETA DISEINU GRAFIKOA:  Iurre Aranburu

TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide

Info + : www.haatik.com

 

Gehiago irakurri

Beasaingo ihauterietako dantza-desfilea

2015/02/14 10:30 Beasain

Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza-desfilea eskainiko du Beasaingo kaleetan zehar Ihauterietako larunbatean, 10:30etatik hasita.

Gehiago irakurri

Elirale: Bihotz 2

2017/07/02 17:00 Senpere, Pilota plaza

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian ?
Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera ?
Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak ? 

Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga ? ...
Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da. 

Distribuzioa

  • Dantzariak : Chloé Sindéra, Oihan Indart.
  • Koregrafoa : Pantxika Telleria.
  • Koregrafo laguntzailea : Jose Cazaubon.
  • Musika konposaketa : Manu Matthys.
  • Komunikazioa : Marion Morin
  • Ekoizpena : Marion Morin 

Edukia

Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat da.
Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan.
Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez. 

Gehiago irakurri

Inude eta artzaiak

2014/07/05 12:30 Pasai Antxo

Gehiago irakurri

Hernani: inauterietako erromeria

2015/02/14 18:30 Hernani, Plaza Berri

San Joan konpartsak antolatuta, inauterietako dantzaldia Alaken taldearen eskutik; jauziak, bikote dantzak, Larrain dantza...

Gehiago irakurri

Platillu Soñua

2017/10/13 13:00 Durango, Udaletxe Plaza

100 urtez ahazturik egon ondoren, 1999. urtean berreskuratutako "Platillu Soñua" dantzatuko dogu Durangoko Udaletxe Plazan jaietako egun handian. Urriaren 13 eguerdian. Aurten, 19. aldia izango da Kriskitin taldeko dantzariontzat.

Alexander von Humboldt deskribaketak kontuan hartuz egin genuen dantzaren berreskurapena. Beti ere, Iñaki Irigoien folklore arloan aditua denaren aholku eta orientabideak jarraituz.

Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarra 1801. urtean etorri zen Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaian Durangon ikusi zituen dantzen deskribapen zehatza utzi zigun.

Orduko hartan "ocho muchachos" ikusi omen zituen Hunboldtek dantzan. 2015etik ostera, neskek zein mutilek eragiten ditugu platilluak Durangon, harmonia ederrean.

Platillu Soñuaz gain, Agintariena, Binangoa, Txontxongilloa, Gorulariena, Dominguilloa eta Erregelak dantzatuko ditugu.

                        Dantzatzen duen HERRIA, goroldiorik egingo ez zaion HARRIA.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/06/29 12:00 Lezo. Herriko plazan

Hilabetearen bosgarren igandearekin, ekainaren 29an, 2013-2014 muxikoen denboraldiari amaiera emango diogu Lezon.

Ospakizuna 12etan hasiko da Herriko plazan muxikoak eta beste dantza herrikoiekin. Ondoren, bazkari herrikoia izango da. Amaitzeko, arratsaldean erromeria izango da.

Bazkari herrikoiak 22€ balioko du. Aldez aurretik tiketa hartzeko hona jo:

Tel. 634 450 960

E-mail: juco.sa@hotmail.com

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/06/27 19:00 Sopela, Jauregizar Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Plaza dantza

2018/03/25 12:00 Lakabe

Igande honetan Plaza dantza bat izanen dugu Lakaben Ortzadar taldeko Fanfarrearen eskutik.

Gehiago irakurri

Iruña taldea: Kantatutako Dantzak

2015/11/28 20:00 Iruñea, Baluarteko Ganbara aretoa

Heldu den azaroaren 28an Iruña Taldeko dantzari eta musikariak Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera ariko dira Iruñeko Baluarteko ganbara aretoan azken hauen 2015-eko Encantando programaren baitan.

Emanaldian Nafarroako etnomusikologiari errepaso bat emanen zaio eta abesbatzaren saioen artean gure dantza taldeak Nafarroako zenbait dantza erakutsiko ditu. Urdiaingo San Juan Kantaita, Cortesko paloteadoa, Jaurrietako neska dantza, Otsagabiako dantzak eta beste askoren artean Sarasate, Larregla, Turrillas, Gayarre edo Raimundo Lanas moduko musikari nafarren abestiak entzungai izanen dira.

Gonbidatuta zaudete

Gehiago irakurri

Barakaldo Erromerian 2007

2007/05/12 20:00 Barakaldo, San Vicente plaza

Erromeria Barakaldon. Laguntasuna dantza taldeak antolatuta eta Barakaldoko Udalak lagunduta

Gehiago irakurri

Ertza: Galdakao

2021/04/30 19:00 Galdakao, Torrezabal Kutlur Etxea

Pertsona edo pertsonaia baten transformazioen lekuko izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.
  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
  • Antzezleak: Asier Zabaleta , Iñar Sastre.
  • Jatorrizko musika: Iñar Sastre
  • Erakusketako komisarioa: Gorka Bravo
  • Prezioak: 8 € , 6 € (Bazkideak) , 7 € (+65 urte, langabezian daudenak, gaztetxartela eta taldeak)

Gehiago irakurri

Aiko

2014/06/20 20:00 Artea, plaza

Gehiago irakurri

Dantzaldi klandestinoa

2019/10/31 19:30 Iruñea, Geltoki

Hilean behin Iruñean antolatzen den dantzaldia (normalki, hilabeteko hondarreko ostegunetan). Dantza tradizionaleko eta balfolk munduko zenbait dantzarik antolatutako egitasmoa da. Mazurka, jota, porrusalda, skotis, jauziak, kalejirak, habanerak, branleak, kontradantzak, borobil zirkasiarrak... Denetarik dantzatzeko parada izanen da. Saio irekia da, baita musikariendako ere.

19:30ean ikastaroa eginen da (aldez aurretik izena eman behar da)

20:30ean dantzaldia

Gehiago irakurri

Ortzadar: Ahazturaren lorratza

2018/05/26 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Josefina Arregui-ren aldeko ikuskizuna

Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoaren helburu nagusia da buru-nahaste organikoak dituzten adindu gaixoei diagnostikoa, tratamendua eta errehabilitazioa egitea. Ezgaitasuna edo ezintasun iraunkorra eragiten dituzten dementziak tratatzen ditu batez ere.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/07/02 20:30 Bilbao, Rekalde Auzoko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

2015/12/16 19:30 Errenteria, Kultur Gunea (Niessen aretoa)

Neguko Dantzaldia, Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, Errenteriako Udalarekin batera eta Ereintza Dantza Taldearekin lankidetzan.

Ereintzako dantza-irakasle Mikel Kokak gidatuko du dantzaldia. Hortaz, ez dugu gure ohiko errepertorioa joko, berarekin moldatutakoa baizik.

http://www.kukai.info/index.php/eu/component/content/article/31-berriak/456-neguko-dantzaldia

Gehiago irakurri

Udaberri: San Joan bezperako emanaldia

2014/06/23 23:00 Santa Maria Plaza, Tolosa

Urteroko gisan, Udaberri Dantza Taldeak emanaldi bat eskainiko du San Joan bezperan sua itzali ondoren.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak