Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiert Beobide Haatik: Errimak Oinetan

Dokumentuaren akzioak

Haatik: Errimak Oinetan

Noiz 2014/10/18
22:30
Non Hernani, Kiroldegia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Hernaniko San Joan Konpartsaren eskutik, Urriak 18an Hernaniko kiroldegian Haatik Dantza Konpainiak Errimak Oinetan ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du gaueko 22:30tan. Sarrerak salgai!

Informazio gehiago: www.haatik.com

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Dokumentuaren akzioak

Aiert Beobide

Aiert Beobide