Mugi arazi gintuen lehen arrazoia gure folklore aberatsa ezagutaraztea izan zen. Dantza jendearengana modu errazean hurbiltzea dugu helburu eta gure aitona-amonek herriko plazan dantzatu zuten hura dantzatzeko gai litekeen lagun taldea batzea. Dantza gorputz adierazpena ere badenez, sarritan mugitzeko lotzen gaituzten lokarriak apurtzen ere saiatzen gara beronen bidez.
Larrain-dantzaren inguruko interes eta lanketa bereziak garamatzan hariari tiraka bidezidor berriak aurkitzera garamatza etengabe. Honen eta aurretikoen erakusleiho izan nahi lukete hona ekarritakoek.
Jalgi dantza plazara! Anima zaitez!