Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Elai Alai Kultur Elkartea XIII. Folklore Azoka

Dokumentuaren akzioak

XIII. Folklore Azoka

Noiz 2018/06/09
10:30
Non Portugalete, Merkatua eta Orube plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Elai Alai Kultur Elkartetik urtero antolatzen dugun Folklore azokaren XIII. edizioa. Datozen ekainaren 9 eta 10ean Portugaleteko merkatuan gure folklorearekin eta ingurukoekin lotutako luthierrak, artisauak, jantziak... bilduko dituen azoka izango dugu. Honekin batera, azoka eta Portugaleteko alde zaharra alaitu eta jantziko dituen kalejira, tailer, dantzaldi, hitzaldi, kontzertu eta abarren programa izango dugu.

Dokumentuaren akzioak

Elai Alai Kultur Elkartea

Elai Alai Kultur Elkartea

Elai Alai dantza eta musika taldea Portugaleten sortu zen, 1962an, herri ekimenari esker eta herriaren tradizioari jarraiki.
Harrezkero, ELAI ALAI elkartearen nortasuna eta itzala sendotu egin dira, bai Euskal Herrian eta baita kanpoan ere, apalki  Euskal Herriaren folklore eta kultura tradizional joriaa etengabe berreskuratu, gorde eta zabaltzen jardunez.
Gaur egun Elai Alai Kultur Elkartearen ...baitan, Dantza eta Musika taldea, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia, Folklore Azoka, Jarrillero Abesbatza eta Dantza eta Musika tradizionaleko eskola sustatzen ditugu besteak beste.