Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Alain Maya Erromeria Eguna eta Errenteria Dantzan jaialdiak, asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Erromeria Eguna eta Errenteria Dantzan jaialdiak, asteburuan

2015/07/17 09:30

Uztailaren 18an, Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, Erromeria Eguna ospatuko da Errenteria-Oreretan. Hamazazpigarrenez herritarrak plazara gerturatzea da ekimen honen helburua eta horretarako egun guztirako egitarau oparoa izango da.

Urtez urte jaia errotuz joan da eta dantzale eta herritarrontzat galduezinezko eguna da. Duela 17 urte Ereintzak martxan jarri zituen herri dantzen ikastaroen ondorioz ere, urtetik urtera plazan oinak astintzen aritzen direnen kopurua handiagoa da.

Goizetik hasiko da Errenterian festa, 10:45eko dianarekin batera, eta eguna amaitu arte jarraitu du dantzak eta musikak herriko kaleetan. Eguerdian egingo den bazkari herrikoia iritsi arte indarrekin jarraitzeko asmoz, hamaiketakoa egingo dute Koldo Mitxelena Plazan 11:30ean. Ondoren, 12:00etan Kalez kale jantziko dute musikari eta dantzariek Errenteria. 13:30ean, Gamon Zumardian egingo den Euskal Dantza Taldeen saioarekin emango diote segida egitarauari. Aurten, Iurretako Mikel Deuna Dantza Taldea gonbidatu dute, modu horretan, errenteriarrek beste leku batzuetako dantzez ere gozatuko dute.

Goizeko egitarauarekin amaitzeko eta arratsaldeko ekintzei begira indarrak hartzeko, bazkari herrikoia egingo dute 14:30ean Koldo Mitxelena plazan. 500 lagun ingururentzat prestatuko dute jana eta edana. Txartelak salgai daude Ereintza Elkartean, Arkaitza Tabernan, Belen Gozotegian eta Paki Dietetika Zentroan, 15€-tan eskuratu daiteke helduena eta 10€ren truke, haurrena. Menua, berriz, piper beteak piquilo saltsan, espaguetti trazionalak tomate eta txistorrarekin, oilasko izterrak saltsan barazkiekin, jogur krema fruitu gorrien saltsan, kafea eta edariaz osatuta egongo da.

Arratsaldean segiko du festak, 18:00etan Erromeria Nagusia egingo baitute Gamon Zumardian. Jon Maia bertsolariak emango dio hasiera ekitaldiari eta Alkarkide, Ernioko Magalean (Juan Mari Beltran, Errege Belda, Antoitz Antzizar) eta Aiko Taldeak jarriko dute musika eta giroa. Izen hauetaz gozatzeko parada izatea nabarmendu dute antolatzaileek festa pizteaz gain, dibulgazio lanak egiten baituzte parte-hartzaileek dantzen ingurukoak ikasi eta haietaz gozatzeko.

Errenteria Dantzan

Erromeria Egunaren biharamunean ere dantzak izango du bere lekua herrian, uztailaren 19anegingo baitute aurten Errenteria Dantzan ekimena. Aurreko urteetan gonbidatu atzerritar bakarra eduki izan dute baina aurten bi talde bisitari izango ditugu Errenterian: Zeelanda Berriko NGA URI TE WAI-O-TAIKI eta Senegalgo Ballet Jammu.

18:30etan aipatutako bi taldeek, Ereintza Dantza Taldearekin batera  desfilea egingo dute Gamon Zumarditik abiatuta. Bertan amaituko dute eta han egingo dute ondoren ekitaldia, 20 minutuko dantza emanaldiez osatua (Zeelanda Berriko NGA URI TE WAI-O-TAIKI- Ereintza Taldea- Senegalgo Ballet Jammu- Amaitzeko, Ereintza Dantza Taldea berriz).

 Zeelanda Berritik datorren taldeak kultura maoriaren baitako ikuskizuna eskainiko du, aintzinako tradizioak dantzekin uztartuz. Senegalgo Ballet taldearen ospea ere nabarmendu dute, kultura eta etnografia balletarekin nahastuz sari ugari lortu baituzte.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Alain Maya

Alain Maya