Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiert Beobide Haatik: Errimak Oinetan

Dokumentuaren akzioak

Haatik: Errimak Oinetan

Noiz 2014/11/30
19:00
Non Getaria, Getariako Herri Eskolako Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Getariako Herri Eskolako Aretoan. Azaroak 30 Igandea, arratsaldeko 19tan.

http://haatik.com/errimakoinetan/

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Emanaldiaren argazkiak hemen: 

http://haatik.com/argazkiak/argazkiak-errimak-oinetan/


Dokumentuaren akzioak

Aiert Beobide

Aiert Beobide