Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iruña Taldea Iruña taldea: Kantatutako Dantzak

Dokumentuaren akzioak

Iruña taldea: Kantatutako Dantzak

Noiz 2015/11/28
20:00
Non Iruñea, Baluarteko Ganbara aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Heldu den azaroaren 28an Iruña Taldeko dantzari eta musikariak Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera ariko dira Iruñeko Baluarteko ganbara aretoan azken hauen 2015-eko Encantando programaren baitan.

Emanaldian Nafarroako etnomusikologiari errepaso bat emanen zaio eta abesbatzaren saioen artean gure dantza taldeak Nafarroako zenbait dantza erakutsiko ditu. Urdiaingo San Juan Kantaita, Cortesko paloteadoa, Jaurrietako neska dantza, Otsagabiako dantzak eta beste askoren artean Sarasate, Larregla, Turrillas, Gayarre edo Raimundo Lanas moduko musikari nafarren abestiak entzungai izanen dira.

Gonbidatuta zaudete

Dokumentuaren akzioak

Iruña Taldea

Iruña Taldea

Iruña Taldea 1972an folklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun taldea osatzen duten musikari zein dantzariek aurretiko belaunaldiek bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dute.

http://irunataldeaeuskalkulturelkartea.blogspot.com.es/