Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Marisa Barrena Platillu Soñua

Dokumentuaren akzioak

Platillu Soñua

Noiz 2017/10/13
13:00
Non Durango, Udaletxe Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Platillu Soñua

Platillu Soñua. Argazkilaria: Leire Narbaiza

100 urtez ahazturik egon ondoren, 1999. urtean berreskuratutako "Platillu Soñua" dantzatuko dogu Durangoko Udaletxe Plazan jaietako egun handian. Urriaren 13 eguerdian. Aurten, 19. aldia izango da Kriskitin taldeko dantzariontzat.

Alexander von Humboldt deskribaketak kontuan hartuz egin genuen dantzaren berreskurapena. Beti ere, Iñaki Irigoien folklore arloan aditua denaren aholku eta orientabideak jarraituz.

Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarra 1801. urtean etorri zen Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaian Durangon ikusi zituen dantzen deskribapen zehatza utzi zigun.

Orduko hartan "ocho muchachos" ikusi omen zituen Hunboldtek dantzan. 2015etik ostera, neskek zein mutilek eragiten ditugu platilluak Durangon, harmonia ederrean.

Platillu Soñuaz gain, Agintariena, Binangoa, Txontxongilloa, Gorulariena, Dominguilloa eta Erregelak dantzatuko ditugu.

                        Dantzatzen duen HERRIA, goroldiorik egingo ez zaion HARRIA.

Dokumentuaren akzioak

Marisa Barrena

Marisa Barrena