Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ertza Zehar Markinarte jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Zehar Markinarte jaialdian

Noiz 2020/10/17
21:00
Non Markina-Xemeingo Pilotalekuan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
MARKArte_MARKINA XEMEINGO I.ARTE ESZENIKOEN JAIALDIAn
IKUSKIZUNA: ZEHAR
NON: Markina-Xemeingo Pilotalekuan
NOIZ: 17/10
ORDUA: 21.00
PREZIOA: 5€
 
SINOPSIA:

Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?

Pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat.

Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

 
FITXA TEKNIKOA:

ZUZENDARITZA:

Asier Zabaleta.

INTERPRETEAK:

Asier Zabaleta eta  Iñar Sastre. 

KOREOGRAFIA:

Asier Zabaleta.

BEREZKO MUSIKA:  

Iñar Sastre. 

TESTUAK:

 Asier Zabaleta.

BIDEO EDIZIOA:  

David Bernués.

ARGIEN DISEINUA ETA TEKNIKA:

Junki Mayo.

SOINU TEKNIKA:

Itziar Bote

EKOIZPEN TEKNIKOA:

 ERAGIN STAC

ESZENOGRAFIA:

 Pello Artola

JANTZIAK:

Asier Zabaleta, Klara Artola.

ERAKUSKETAKO ARGAZKIAK:

Asier Zabaleta.

ERAKUSKETAREN KOMISARIOA:

Gorka Bravo

Dokumentuaren akzioak

Ertza

Ertza

ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

 

ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.

 

Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.

 

Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.

 

ASIER ZABALETAK ONDORENGO HERRIETAN EMAN DITU SORKUNTZA IKASTAROAK:

 

Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Ipatinga (Brasil), Recife (Brasil), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia), San Luis Potosi (Mexiko), Baiona (Iparralde), Maspalomas (Gran Canaria), Sevilla, Burgos, Madrid, Donostia eta Bilbao.

 

ONDORENGO HERRIETAN EGIN DITU EGOITZA ARTISTIKOAK:

 

Baiona eta Biarritz (Iparralde), Salvador de Bahía eta Belo Horizonte (Brasil), Chelyabinsk (Errusia), Burgos (Espainia), Donostia eta Bilbao.