Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Eusko Lorak Nondik nora folklorea?

Dokumentuaren akzioak

Nondik nora folklorea?

Noiz 2021/10/30
00:00
Non Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Urriaren 30etik azaroaren 28ra Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean izango da "Nondik nora folklorea?" erakusketa; Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gasteizko Udalak  babestua, eta  Vital Fundazioaren kolaborazioarekin.

Urriaren 30tik azaroaren 27arte irekita egongo da Hegoalde Gizarte Etxeko erakusketa aretoan (Alberto Schommer Kalea, 10 01006 Gasteiz). Egunero: Goizeko 8:30etatik etan gaueko 21:30ak arte.

Erakusketa martxan da berriro. Nondik nora folklorea? Folkloreak postaz ere bidaiatzen du, eta erakusketa honetan dantzak, jantziak, mozorroak, musika-tresnak eta abar azaltzen dituzten ehunka posta-seilu ikus ditzakezue.

Ez dago munduan bere folkloreari buruzko seiluren bat jaulki ez duen herrialderik; bere tradizioak, ohiturak, musika edota nortasuna agertzen duten seiluak. Irakasbide ere izan daitezke, berezko folklorea ezagutzen ez duten herritarrengana hurbiltzeko, adibidez, era grafiko eta urri samarrean bada ere.

Bagaude seiluak aitzakia ona direla beste zenbait gauza erakusteko, eta beste zenbait istorio kontatzeko: Neolitotik aro espazialera, Atlantikoko Iberiatik Kaukasoko Iberiara, inauteriez eta ezpata-dantzez, etxe partikularretan egiten diren dantzaldiez eta estadio handietan egiten direnez...

Horretarako, Juan Antonio Urbeltz folkloristaren laguntza ordainezina izan dugu, baita Roberto Etxebarria musikariarena ere, erakusketarako propio istorio labur bat idatzi duena.

Dokumentuaren akzioak

Eusko Lorak

Eusko Lorak

Sestaon 1957an sortutako euskal dantza taldea.