Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ertza Meting point

Dokumentuaren akzioak

Meting point

Noiz 2020/07/19
12:00
Non Hondarribia (Kasino zaharreko lorategia)
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Meting point

Argazkia: Yolanda Giron

MEETING POINT - SINOPSIA

 

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek , 8.000 kilometroko "putzua" gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko.  Eta ohartzeko nola askotan, bakoitzaren bizitzako labirintoak, batzuetan gurutzatzera iristen diren, eta  hortik aurrera, ginenak izaten galerazten diguten. Nola dantzarekiko pasioak agintzen duen  leku berri batetan, Break Dance-a eta Hip Hop-a bezelako lengoaiak, dantza garaikidetik datorren hirugarren persona baten begiradapean,  zera berri bat sortzeraino nahasten diren. Defini ezina den zera berri bat, baina biak (…edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.

 

 

 

 

FITXA ARTISTIKOA:

 

ZUZENDARIA: Asier Zabaleta.

 

DANTZARIAK: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza.

 

KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.

 

MUSIKA: Bosques de mi mente.

 

Dokumentuaren akzioak

Ertza

Ertza

ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

 

ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.

 

Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.

 

Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.

 

ASIER ZABALETAK ONDORENGO HERRIETAN EMAN DITU SORKUNTZA IKASTAROAK:

 

Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Ipatinga (Brasil), Recife (Brasil), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia), San Luis Potosi (Mexiko), Baiona (Iparralde), Maspalomas (Gran Canaria), Sevilla, Burgos, Madrid, Donostia eta Bilbao.

 

ONDORENGO HERRIETAN EGIN DITU EGOITZA ARTISTIKOAK:

 

Baiona eta Biarritz (Iparralde), Salvador de Bahía eta Belo Horizonte (Brasil), Chelyabinsk (Errusia), Burgos (Espainia), Donostia eta Bilbao.