IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Euskal dantzak eta generoa' hitzaldia

  • IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Euskal dantzak eta generoa' hitzaldia
  • 2021-04-23T19:00:00+02:00
  • 2021-04-23T23:59:59+02:00
  • Oier Araolaza dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen da batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten du lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazioa, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har. "Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" bere doktorego tesia oinarritzat hartuta hitzaldia emango du. Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi da: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan. Ekitadirako sarrerak usurbilkultura.eus plataformak eskuratu daitezke.
IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Euskal dantzak eta generoa' hitzaldia

Argazkia: Gautxoriak elkartea

Noiz

2021/04/23 19:00

Non

Sutegiko auditoriuma

Oier Araolaza dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen da batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten du lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazioa, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.

"Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" bere doktorego tesia oinarritzat hartuta hitzaldia emango du.

Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi da: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.

Ekitadirako sarrerak usurbilkultura.eus plataformak eskuratu daitezke.