Dokumentuaren akzioak
Anguiano dantzak: trikimakoak baino zerbait gehiago
Uztailaren 22an, Maddalen jaietan, edo irailaren azken asteburuan, eskertzaren festetan, dantzatzen dira Anguianoko dantzariak. Zortzi dantzarik egiten dituzte dantzak, eta haiekin Cachiberrioa aritzen da, taldea gidatzen, bideak zabaltzen eta bertsoak inprobisatzen. Aspaldikoak dira dantza hauek Anguianon. Dokumentazioan aurkitutako datu zaharrena 1603. urtekoa da, eta ordurako aspaldiko tradiziotzat jotzen du Anguianoko dantzarien jarduna.
Gaitariek jotzen dituzte dantzarako doinuak, eta dantzariek beti dituzte hurbil hainbat laguntzaile, garai bateko dantzariak batipat, janzten, hankapaloak jartzen eta aldapan erorketarik ez gertatzeko laguntzen. Garai batean artzainek egiten zuten dantza omen da, eta 2002. urtean Anguianoko Dantzen elkartea sortu zuten, dantzari gazteak prestatu eta jaiaren antolaketari eusteko. Herritik kanpo emanaldiren bat egin behar baldin bada, Udalean bertan eskaera egiten da eta ez-ohiko deialdian Udal Batzaren gehiengoak onartu behar izaten du.
Hiru jantzi mota erabiltzen dituzte Anguianoko dantzariek: lehenengoa kalejiretarako jantzia da, bigarrena trokeo-dantzetarako erabiltzen duten jantzia eta hirugarrena trikimakoen dantzen egiteko erabiltzen dutena, hemen azpiko bideoan erakusten dena:
Hamaika trokeo-dantza egiten dituzte Anguianoko dantzariek: El cuatro, Las hijas del herrero, La Guardia, El Pica, La Naranjuela, La media vuelta, Redondo, Los almacenes de Haro, Mambrú, El repetido eta Los corzos.
Los Corzos:
Las hijas del herrero:
Informazioa eta bideo guztiak ondoko loturetan:
Dokumentuaren akzioak