Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2007ko diru-laguntzak
Koreografia sorkuntzarako, dantza lanen ekoizpenerako, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2007an eman dituen dirul-aguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 220.000 Euro eman ditu deialdi honetan Eusko Jaurlaritzak, iaz baino 14.000 gehiago.
Inauteriak Irunen Eraiki eta Kemen-en eskutik
Irungo bi talde horiek inauteri egitarau oparoa izan ohi dute Bidasoaren lurretan. Eraikik Inude eta Artzaiek konpartsan parte hartzeaz gain Puska Biltzea egiten du Behobia eta Bidaso auzoetako baserrietan. Kemen-ek kauteren desfilean dantzatzen du eta Irungo Olaberria auzoan egiten du puska biltzea. Hona Eraiki eta Kemen-ek helarazi diguten informazioa
Zirtzilen estetikaz
Dantza solas ari garelarik zahar eta gazteen ahotan entzuten dira maiz gorputzen zaintzeari buruzko oharrak. Gu baxenabartarron kasuan: “hauek ez dira bolantak”. Erran nahi du, dantzako teknikatik harat, edo sobera utziak direla: espartinak terreflan eta soina ez atxikitzen, edo berdin kontreka furfuria sobera, dena fantesia eta keinu beztigarri inutil.
Urdelardero eta Kukumarro Eskoriatzan
Hona hemen Inauterien zerrenda osatzeko gure herriko karnabaletan (Eskoriatzan) ospatzen den “urdelardero eguna” ri buruzko informazioa eta baita ere inauteri asteartean kalera ateratzen den pertsonaiari buruzkoa.
Valle d'Aostan erakutsi dute Beskoitzeko inauteria
Italian, Alpeen magalean inauteria dantzatu ondoren itzuli dira etxera Oinak Arineko dantzariak. Suitzako eta Italiako beste zenbait inauterirekin batera erakustaldi batean parte hartu dute. Larunbat arratsaldean egin zuten bere emanaldi nagusia Beskoitzeko taldekoek.
Kaskaboboak eta Maskaritak Agoizko inauterietan
Agoizko Dantzari Taldeko Mikel Villanuevak beraien herriko inauteriaren inguruko informazioa eta argazki batzuk helarazi dizkigu. 1936. urterarte ospatu ziren inauteriak Agoitzen, eta gerraren etenaren ondoren ia 40 urtez ez ziren ospatu. 60ko hamarkadan berreskuratu ziren inauteriak Agoitzen.
Itsasuko 2007-ko kabalkadaz bi solas
2007-ko agorrilaren 19an Itsasuko plazan emana izan da kabalkada bat. 130 bat herritar beztitu dira eta eman dituzte betiko dantza, antzerki eta jokoak. Usaia hori gaizki ezagutzen dutenentzat balio du behar bada bizpahiru gauzen orroitaraztea. Hemen aipatuko ditut laburzki tobera horien bilakaera historikoaren lau urratsak.
Kalaxka hotsak La Vijaneran, urteko lehen inauterian
Zarramaco, hartz, gorilona, dantzari zuri, zorrocloco, trapajeros eta trapajones-en joan etorri eroak izan dira La Vijaneraren protagonista nagusiak, eta haiekin La Preñá eta medikuaren erditze pantonima gordinak. Errege egunez erregea agertu da Siliora eta aurtengo politonoa, "Por que no te callas!" bota dio Chavezi. Hona urteko lehen inauteriaren bideo bat eta argazki sorta bat.
Hemen ditugu 2008ko inauteriak!
Otsailaren 5ean izango da Inauteri Asteartea, eta Ostegun Gizena urtarrilean dator, urtarrilaren 31an. Zenbait inauteri tradizional inauteri data ofiziala baino aste batzuk lehenago hasten dira karnabal kuestazioetan, eta ondorioz, urtarrileko lehen asteetan hasiko dira batzuk. Hona hemen 2007ko inauterien zenbait data interesgarri.
La Vijanera, inauterien lehen aldarria Kantabriatik
Inauteri goiztiarrena izan ohi da La Vijanera, izan ere, urteko lehen igandean ospatzen da Kantabriako Silió herrian inauteri ikusgarri hori. Aurten Euskal Herrian bertan ere -Beskoitzen adibidez- urtarrileko lehen asteburuan hasiko dira zenbait inauteri, baina normalean La Vijanerak irekitzen du neguko festen aro eder hau.
Dokumentuaren akzioak