Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak Irunen Eraiki eta Kemen-en eskutik

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak Irunen Eraiki eta Kemen-en eskutik

2008/01/22 13:14

Eraiki eta inauteriak

 

Inude eta Artzaiak

Datorren urtarrilaren 27an, inauteri igandearen aurreko igandean Iñude eta Artzaien konpartsa aterako dugu Irungo kaleetan.

Eguerdiko 12etan abiatuko gara Pio XII Plazatik Iñude, Artzai, Apaiza, Monagilo, Barkilero, Alkate eta abarrak lagunduta. Eguraldiak laguntzen badigu behintzat Iraultza Dantza Taldekoak ere izango ditugu gurekin XIX. eta XX. mendeko jantzi dotoreak soinean izango dituztela. Eguerdiko ordubata aldera iritsiko gara San Juan Plazara, han Irungo Musika Fundazioko Bandak lagunduta Sarriegiren doinuez baliatuko gara Iñudeen Sarrera eta beste zenbait dantza eskaintzeko.

Beti bezala "Irungo Atsegiña" elkartean izango dugun bazkari batekin borobilduko dugu eguna.

Bestalde eta duela 25 bat urte berreskuratutako ohiturarekin jarraituz, Inauteri larunbatean, otsailaren 2an "Puska Biltzea" ere aterako dugu Behobia eta Bidaso auzoetako baserrietatik abiatuta.

Besterik gabe Inauteri jaiak ondo igaro ditzazuela esatea besterik ez zaigu falta.


Eraiki Dantza Taldea

 

 

Kemen eta inauteriak

Kauterak

1984.urtean Kemen dantza taldeak Irungo Atsegiña elkartekoekin elkarlanean jardun zuen Irunen egiten zen kauteren desfilearen berreskurapen lana burutzeko asmoz.

Urte honetan, Brahmsen 5. dantza hungariarrarekin dantzatu ahal izateko koreografia bat sortu zuten, Kemeneko hainbat kidek desfilearen amaieran dantza berri zein berezi hau taularatuz.

Geroztik urte ugari igaro diren arren, eta hainbat gorabeheraren ondoren, gaur egunean ere Kemen dantza taldeak Irungo kultur bizitzan duen lekutxoa beteaz, kauteren desfilearen amaieran koreografia Kemen puska biltzeahau dantzatzen jarraitzen du.


Nekazal inauteria eta puska biltzea

70. hamarkadaren amaierako urteetan abiatu eta gaur egun arte urtez-urte, inauteri igandean Irungo Olaberria auzoan zehar baserriz-baserri ibili izan dira Kemeneko partaide ugari fandango eta arin-arinak dantzatuz eta puskak bilduz.

Aurtengoa gainera, urte berezia da Kemenentzat, 2008an taldearen 35.urteurren ospakizunetan murgilduko baikara. Hau dela eta azken 35 urteetan taldetik igaro den orori gurekin batera parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diogu. Honetarako interesa duena gurekin harremanetan jartzeko taldearen lokaletik pasa daiteke.

Kemen Dantza Taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.