Dokumentuaren akzioak
Urdelardero eta Kukumarro Eskoriatzan
Eskoriatzan, "ostegun gizen" egunean herriko umeak baserritar jantzita kalez kale ibiltzen dira abesten. Eskuan "ziria" daramate, eta hor sartuta txorizoa, ogi-zatia, sagarra.... Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian, gaur egun balkoietatik karameluak botatzen dizkiete.
Eskoriatzan abesten den kantua:
Urdei larderoUrdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!!
Kukumarro - otsailak 5
Kukumarroak inauterietako pertsonaiak dira, eta mendian bizi ziren basa-gizonak irudikatzen dituzte. Sabelean, loredun amantala jantzita daramate, heltzear dagoen udaberriaren seinale, eta bizkarrean, ardi-larrua, bukatzear dagoen negu gorria irudikatuz. Herritarrak beldurtzen saiatuko dira, haurrek iseka egiten dieten bitartean.
Eskoriatzan, Kukumarroa zen aintzinako garaietan inauterietako pertsonai nagusia. Kukumarroak mendian bizi ziren basagizonak ziren. Menditik jeisten ziren negu amaieran eta herriko jendea zirikatu eta beldurtzen saiatzen ziren haurrek iseka egin bitartean: "kukumarro txori malo".Sabelean loredun amantala jantzita irudikatzen ditugu, heltzear dagoen udaberriaren seinale, eta bizkarrean, ardi-larrua dutela, bukatzear dagoen negu gorria adieraziz.
Dokumentuaren akzioak