Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaren historia marrazkitan
Dantzaren historia garai ezberdinetan egindako marrazkien bitartez ilustratzen duen liburu bat argitaratu da Interneten: "The Dance: Historic Illustrations of Dancing from 3300 B.C. to 1911 A.D." Dantza irudiak erakusten dituzten margo, ilustrazio eta marrazkien antologia eder bat da.
Oberenak Gayarren eskainiko den El Caserio Zarzuelan dantzatuko du
Azaroaren 15ean (igandea), Jesus Guridiren "El Caserio" zarzuela eskainiko dute Iruñeko Gayarre antzokian. Jakina denez, zarzuela honek euskal baserri baten inguruan gertatzen den maitasun istorioa du ardatz. Iruñeko Oberena dantza taldeko dantzarien esku egonen da zarzuelaren baitan euskal dantzari dagokion atala.
Pina Bausch-en Café Müller omenduko dute BAD jaialdian
1978. urtean Bausch alemaniar dantzari eta koreografoak sortutako Cafe Müller izeneko pieza omenduko dute Bilbao Antzerkia eta Dantza (BAD) jaialdian. Azaroaren 5 eta 6an izanen da (osteguna eta ostirala): Koreografiaren bideoa jarri eta ondoren Tagliarini eta Deflorian konpainiek emanaldia eskainiko dute.
XIII. Herrien Arteko Folklore Jaialdia, Barakaldon
Heldu den abenduaren 4tik 6ra eginen dute Barakaldon XIII. Herrien Arteko Folklore Jaialdia. Ibarra-kaldu elkarteak antolatzen du jaialdia eta 2009. honetarako gonbidatutako musika eta dantza taldeak Gironatik eta Landetatik helduko dira.
Argiak ikuskizun berezi batekin ospatuko du Axuri-beltza-ren 40. urteurrena
2009. honetan bete dira 40 urte Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik Jaurrietako Axuri-beltza sortu zutenetik. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko du Argia dantzari taldeak, abenduaren 4ean, Donostiko Victoria Eugenia antzokian. Axuri-beltza izena izanen du ikuskizunak eta Argiaren ibilbideko zenbait dantzez gain zenbait lan berri ere eskainiko dituzte.
EDBk koordinatzailea kontratatzeko deialdia
Euskal Dantzarien Biltzarrak koordinatzaile baten kontratazioaren deialdia ireki du. Ondoko testuan koordinatzailearen perfila eta lanpostuaren baldintzak azalduta agertzen dira. Astean 12 orduko lanaldia eskaintzen dute eta interesatuek azaroaren 21 baino lehenago aurkeztu beharko dute haien kurrikuluma.
Haur-folklorea ala folklorearen infantilizazioa?
Aspalditik nuen folklorearen infantilizazioaz hitz batzuk idazteko gogoa, eta uda parteko trankilidadeak horretarako patxada eta egokiera eman didanez, gordean neuzkan burutazioak ordenatu, azken asteetan gertatutako pasadizo batzuk aitzakia hartu, eta lerro hauek osatu ditut.
2009 urteko BAD jaialdiaren aurkezpena egin dute
2009. urteko Bilboko Antzerki eta Dantza (BAD) jaialdia urriaren 26tik azaroaren 8a bitarte antolatu dute Bilboko udalak eta Bilbao-Escenak. BAD-en hamaikagarren edizioko kartela programaren atal bihurtu da aurten. Eskeletoekin “A” hizkia osatzen duten bi dantzariren irudi harrigarriak erakusketa bat, Ballet baten estreinaldia, performance bat eta egilearen sorkuntza prozesuaren inguruko hitzaldi bat iragartzen dizkigu.
Boise-ko Oinkariko belaunaldi ezberdinak elkarrekin ariko dira 2010eko "Jaialdi"n
Boiseko Oinkari dantza taldea 2010eko Jaialdi, Nazioarteko euskal kulturaren jaialdia, prestatzeko lanean ari da. Taldearen 50. urteurrenarekin bat eginen du jai erraldoi honek eta modu berezian ospatu nahi dute Boiseko dantzariek. Taldetik pasa diren belaunaldi ezberdinetako ahalik eta dantzari gehien bildu nahiko lituzkete 2010.eko uztailaren 31an eginen duten emanaldian.
Dantza kodeak: dantza garaikidea aztergai EHUn
Euskal Herriko Unibertsitateak hainbat ikastaro jarriko ditu abian urrian. Horietako bat dantza garaikidea izanen du ikasgai, Dantza Kodeak. Gorputza sormenaren oinarri gisa eta koreografia sorkuntzaren analisia jorratuko dituzte Leioako kanpusean izanen den ikastaroan. Maiatza bitarteko luzapena izanen du (150 ordu) eta Idoia Zabaleta koreografoa izanen da ikastaroaren arduraduna.
Dokumentuaren akzioak