Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak EDBk koordinatzailea kontratatzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

EDBk koordinatzailea kontratatzeko deialdia

2009/10/30 10:57

Interesatuek posta helbide honetara bidali beharko dute haien kurrikuluma: edb.lanpostua@gmail.com


Koordinatzailearen perfila:

  • Euskararen ezagutza egokia edukitzea: mintzatua eta idatzia.
  • Testuak, euskaraz eta gazteleraz, erredaktatzen ondo jakitea.
  • Ofimatika ezagutzak edukitzea.
  • Administrazio ezagutza minimoak edukitzea.
  • Folklorea eta dantza tradizionalari buruzko ezagutzak edukitzea.
  • Pertsonen eta elkarteen arteko harremanak sustatzeko erraztasuna edukitzea.
  • Kotxearen disponibilitatea.
  • Ordutegiaren malgutasuna.

 

Koordinatzaileak burutu beharreko lanak:

 

EDBren delegazioei dagokienez

  • EDBko delegazio ezberdinekin harreman zuzena edukitzea, hauen informazioa jasotzeko eta emateko.

  • Delegazioek aurrera eramaten dituzten ekintzen jarraipena egitea.

 

EDBko bilerei dagokienez:

  • Delegazioei, aurretik, presidentearekin ados jarri ondoren,  bileren deialdia bidaltzea.

  • Bilera jarraitzeko behar diren dokumentuak delegazioei pasatzea.

  • Bileraren funtzionamendu zuzenerako behar diren informazioak ematea.

  • Bileren aktak egitea.

  • Bileren aktak delegazioei bidaltzea.

 

EDBko diru kontuei dagokionez:

  • Eguneroko diru sarrerak eta gastuak kontrolatzea.

  • EDBko ordainketak eta prebisioen planifikazioa egitea.

  • EDBko diru kontuei buruz informazioa ematea: urtean bi aldiz.

  • Elkartearen ekintzak (aldizkaria, Dantzari Eguna..) aurrera eramateko finantziazio bideak bilatzea.

  • EDBk antolatzen dituen ekintzen aurrekontuak eskatzea: aldizkaria, DVDak...

 

EDBko urteko egitasmoari dagokionez:

  • Urteko egitasmoaren zirriborroa bere onarpenerako aurkeztea.

  • Egitasmoaren jarduerak koordinatzea.

  • Delegazioek aurrera eramaten dituzten EDBko ekintzetan laguntzea.

(Urtero, bai koordinatzaileak, bai delegazioek,  EDBko ekintzetan bete behar dituzten  funtzioak koadro batean zehaztuko dira).

  • EDBko web orria gaurkotua mantentzea.

 

EDBko artxibo eta materialari dagokienez:

  • Urtero, EDBko materialaren inbentarioa egitea.

  • Materialaren sarrerak eta irteerak kontrolatzea: aldiakariak, DVDak... .

  • EDBko dokumentazioa artxibatzea eta antolatzea: aktak, korreoa...

 

Eusko Jaurlaritzari dagokionez:

  • Kultura Saileko arduradunekin etengabeko harremana mantentzea.

  • Gure jarduerarekiko arauak eta legeak ezagutzea.

  • Urteko ekintzen eta aurrekontuen egitasmoa, epe barruan, aurkeztea.

  • Urtean egindako jardueren eta diru kontuen  balantzea epe barruan aurkeztea, argazkiak, foiletoak eta prentsa oharrez hornituz.

 

Lan baldintzak

  • Soldata gordina: 500€  eta komisioak (aldagarria).
  • Bere lana aurrera eramateko EDB-k jarritako ordenagailu portatila, imprimagailua eta mobila edukiko ditu.
  • Asteko ordutegia hamabi ordukoa izango da. Hauek, lanaren arabera, beste modu batera antolatu daitezke.
  • Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza egonkortzen bada eta koordinatzaileak delegazioen konfidantza lortzen badu, jornada erdiko lan ordua eta lan egiteko lokal baten alogera proposatuko zaizkio.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.