Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oberenak Gayarren eskainiko den El Caserio Zarzuelan dantzatuko du

Dokumentuaren akzioak

Oberenak Gayarren eskainiko den El Caserio Zarzuelan dantzatuko du

2009/11/04 10:44

Iruñeko Oberena dantza taldeak, azaroaren 15ean (igandea) Iruñean eskainiko duten El Caserio zarzuelan dantzatuko du. Bilboko Masa Coral del Ensanche abesbatzak antzeztu eta abestuko du Jesus Guridiren obra hau, eta esan bezala, dantzaren atala Oberenakoen esku egonen da.

El Caserio zarzuela euskal antzerki kostunbristen artean ezagunenetakoa da. Santi mutil-zaharraren baserrian gertatzen den maitasun istoria du oinarrian. Guillermo Fernandez Shaw eta Federico Romerok idatzitako testuan Santi etxeko jaunak baserriaren oinordekotza bideratzeko asmoz bere hiloba Ana Mari eta Jose Migel elkarrekin ezkontzeko antolatzen duen maitasun eta jelosia jokoak gidatzen du istorioa.

El Caserio zarzuela 1926ko azaroaren 11an taularatu zen estreinekoz, Madrilgo Teatro de la Zarzuelan, eta Jesus Guridik hainbat euskal doinu erabili zituen inspirazio eta konposizioan txertatzeko. Meza osteko jaian edo bukaera aldeko erromerian ohikoa izaten da dantzarien parte hartzea, eta beraz, zarzuela hau taularatzen denean euskal dantzariek parte hartzea izaten da maiz.

 

El Caserio

  • Azaroak 15 (igandea), 19:00etan

  • Gayarre antzokia, Iruñea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.