Dokumentuaren akzioak
Pina Bausch-en Café Müller omenduko dute BAD jaialdian
1978. urtean sortu zuen Pina Bausch alemaniar dantzari eta koreografoak Cafe Müller izeneko pieza. BAD jaialdiko antolatzaileen esanetan, infartu eszenikoa da koreografia hori. Gertakari artistikoa, pieza garrantzitsua XX. mendeko artearen historian.
Café Muller giltzarri bat izan zen, mito bat, klixe bat. Hogeita hamar urte beranduago, pieza hori abiapuntutzat hartu dute BAD jaialdian eta omendu nahi izan dute.
Horretarako, azaroaren 5 eta 6an (osteguna eta ostirala) koreografiaren bideoa jarri eta ondoren Tagliarini eta Deflorian konpainiek emanaldia eskainiko dute.
Azaroak 5 eta 6
-
18:00 Bideo emanaldia: Pina Bausch-en “Café Müller”
-
20:00 Dantza emanaldia: "Rewind – Pina Bauschen–Café Müller-i- Omenaldia"
Daria Deflorian – Antonio Tagliarini (Erroma)
Dokumentuaren akzioak